Gipuzkoako Urak agentziak ur mozketa abisua bidali du bihar, otsailak 9. San Roke kaleko hamabost atariri eragingo dio 09:00etatik 12:00etara. Atariak dira: San Roke kalea 1, 3, 5, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26, 28, 30, 32, 34, eta 36.
EHUko irakasle Mirene Begiristainek eta Aitzol Iturbe nekazariak egingo dute berba.
"Pinutik eukaliptora? Euskal Herriko basogintzaren erronkak" hitzaldia egingo du gaur Arturo Elosegik (Ekologian katedraduna eta EHUko irakaslea). Oñatiko Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan. Hitzaldia Oñatiko Udalak YouTube webgunean duen kanalera igoko dute saioaren ostean. OHARRA: Etxeratze agindua 18:00etara aurreratuz gero, kultur etxeko ekintza guztiak bertan behera geldituko dira.
Vivian Gornick idazlearen 'Apegos feroces' liburua irakurri dute eta horren gainean hitz egingo dute Silvina Fondra dinamizatzailearekin.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.