Autodefentsa izeneko ikastaroa eskainiko dute Jabetze Eskolaren barruan. Maitena Monroy izango da irakaslea. Goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara. Izena emateko: berdintasuna@onati.eus.
Debagoieneko Mankomunitateak ontzi arinekin nahasita botatzen diren hondakin inpropioen kopurua gutxitzeko kanpaina abiatuko du bihar Antzuolan. Helburua da herritarrak arazoaz ohartaraztea eta ohitura egokiak gizarteratzea. Hala, antzuolarrei informazioa eta azalpenak ema-teko 10:30etik 12:00etara Herriko Plazan izango dira bihar (euria eginez gero arkupetan).
3-12 urte artekoendako. Aurre eman behar da izena, hemen.
Zaldibarko zabortegia amildu zela urtea bete denean elkarretaratzea, plazan. Antolatzailea: Zaldibar Argitu plataforma.
'Los Croods. Una nueva era' animaziozko filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Joel Crawford.
Bere fantasien biktima den pertsona baten bizipen komikoak kontatzen ditu Ganso & Cia taldeak. Sarrerak, bost euro.
Borobil Teatroa-ren 'Hansel eta Gretel' antzezlana gaur Oñatin. Zuzendaria: Anartz Zuazua. Aktoreak: Libe Aranburu, Kepa Errasti eta Asier Oruesagasti. Sarrerak salgai 3,5 eurotan: udal webgunean, leihatila digitalean eta Txokolateixian, agortu arte.
Euskaltzaleen Topaguneak sustatzen duen Laburbira film laburren zirkuituak hamazazpigarren edizioa du, eta Antzuolara iritsiko da otsailaren 6an. Topagunetik adierazi dutenez, gainera, azpimarratzekoa da bederatzitik sei film emakumeek egindakoak direla. Emanaldia 18:00etan hasiko dute, Torresoroako areto nagusian. Sarrerak eskuragarri online eta liburutegian.
Ugutz Alegriarekin eta Galder Perezekin. Sarrerak, lau euro.
Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu. Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropen, joan zirenak gogora ekartzea… Gidoia eta zuzendaria: Iñaki PeñaMusika: Eñaut ZubizarretaIraupena: 58 minutuSarrera: 3€ (aldez aurretik kiroldegian)
'Sentimental' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: Cesc Gay.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.