Sasoibide egitasmoaren barruko irteera. Gaur: San Balerio.
'Badut, ipuin musikatua' izango da gaur Anduriña eta Txefok saio honetan egingo duten kontaketa. Ordu erdiko bi emanaldi egongo dira 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta: 18:00etan 18:45ean.
Liburua: BASA Idazlea: Miren Amuriza “Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna.Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari… Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka.” Koordinatzailea: Mikel AntzaPrezioa: DoanLiburuak: Nahi duenak eskuragarri du liburua udal liburutegian, mailegutzan hartzeko.Izena emateko (Aforo mugatua da, komeni da izena ematea, azkeneko eguna urtarrilak 27). Udal liburutegia, biblioteka@eskoriatza.eus edo 943 71 31 35 – 674 111 955 (whatsapp-a)
'Martin Eden' filma gaur zineklubean (Italia, 2019). Zuzendaria: Pietro Marcello. Iraupena: 129 minutu. Sarrera da bost eurotik.