Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria jolearen proiektu berria da Rüdiger. Baketak albo batera utzi eta gitarra soinean hartuta, brit-pop, folk, psikodelia eta indie doinuak nahasten dituen "Before It’s Vanished" lana argitaratu zuen iazko urte amaieran. Bikote formatuan etorriko da Antixenara, laguna duen Joseba Irazoki izango baitu alboan kontzertuan. Sarrera da bost euro soldatadunendako eta hiru euro soldata gabeendako.
BIHAR txotxongilo taldearen azken antzezlana haurrei eta familiei zuzendutakoa. "Maria, Mariano, Martin eta Mirentxu dira familia bat osatzen duten protagonistak, familia nahiko xelebrea. Hiru istorio desberdin aurkezten dira eta hauetan, gizon eta emakume, neska eta mutilen arteko desberdintasunek sortzen dituzten arazoak modu dibertigarri batean kontatzen dira". Prezioa: 3 €Sarrerak salgai: Kiroldegian
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa. Aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko espazioa.
Glu Glu antzerki taldearen antzezlana. (Adin gomendatua: 3 eta 9 urte arteakoa). Oso urrutiko herrixka batean, amama zahar batek bere bilobak bildu ditu. Haurren gurasoak etxetik urrun joanak dira lan eta sos bila. Horregatik, amamak haurrek irmotasunaren, irudimenaren eta lanaren garrantziaz jabetu daitezen, bilobei jolas moduko proba ederra jartzea erabaki du. Sarrera da lau euro.
Xentimorik gabe elkarteak Gu primer antzezlana eskainiko du. Xelebrekeriak, umorea eta musika ekarriko dituzte barra-barra. Sarrera: 4 euro.
Naiz komunikabideak antolatuta, Hernaniko kiroldegian eskainiko du kontzertua talde bizkaitarrak, domekan, 19:30ean, eta Arrasateko gaztetxean zuzenean jarraitu ahal izango da, "segurtasun neurriak errespetatuta".