Garbigune ibiltaria berdura azoka ondoan egongo da gaur
Kurtzebarritik plazara ekimenaren baitan Aretxabaletako Sarek deituta eta Murrukixo eta Zaraia mendizale taldeek eta herriko hainbat mendizalek babestuta, Kurtzebarri tontorrera igotzeko deia egin dute presoen aldeko aldarrikapena zabaltzeko. 11:00etan, argazkia aterako dute bertan (eguraldi txarrarekin Mendiolako elizpean). Iluntzean, 19:00etan, Herriko Plazan egingo dute elkarretaratzea.
Ixabel Agirresarobek bi saio eskainiko ditu: 11:30ean 3 eta 5 urte bitartekoendako ipuinak; eta, 12:30ean 6 urtetik gorakoendako.
Mila Modu taldeak 'Absurdoaren paradisua' diskoa aurkeztuko du. Sarrera 6 euro
Gabonetako emanaldia, edukiera mugatuarekin.
Bidea gara, bidean gaude dinamikaren baitan hainbat mobilizazio deitu ditu Sare plataformak egunotarako. Elgetan, elkarretaratzea dago deituta abenduaren 31rako, 18:15ean, plazan.