Kantura irtengo dira eskolako umeak. Taldeka irtengo dira, eta herriko hainbat gunetan pare bat kantu abestuko ditu talde bakoitzak.
Ikazkinaren eta haren lagunaren bisita izango dute eskolan. Umeak taldeka eta txandaka elkartu dira beraiekin. Eguraldi onarekin kanpo espazio batean, bestela ganbaran.
Udalak Olentzero eta Mari Domingi panpinen lehiaketa antolatu du. Martitzenean, abenduak 22, aurkeztu beharko dira, kafe antzokian, 16:00ak eta 18:00ak artean, eta erakusgai ipiniko dituzte. Hiru sari daude eskuragarri: 80, 60 eta 40 euro.
Hauek dira bilketan puntuak: • Zanartu, Zuazola inguruan. • Murgialdai, Asentsio ermitan. • Olabarrieta, autobus geltokian. • Musika Eskolako gainekaldean.Batuko den plastiko mota: • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. • Negutegiko plastiko zuria. OHARRA: Utzi plastikoa arratsaldez, esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz (943762547).
Pauline & Juliette, bi ahots, bi gitarra, unibertso folk eta intimo baten inguruan elkartzen diren bi artista, bertsioen eta sorkuntzen arteko aliantza osatuz, kantuaren aldetik, ahotsen harmoniaren aldetik liluratzen dutenak. Euren musika, benetako kulturen nahasketa, 70eko hamarkadako abeslari handiez inspiratua dago. HEGALDAKA izena izan zuen euren lehen lanak, eta orain VELOMA aurkeztera datoz. Izaro abeslariarekin elkarlanean aritzeko plazera izan dute, Iparraldeko eta Hegoaldeko giro musikalak uztartzeko, Maddi Sarasuak idatzi eta Iker Laurobak konposatutako folk generoaren balada batekin.
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.