Jardunaldien azken egunean, abenduaren 6an, Ikasle Abertzaleek Oñatin antolatutako herri eskolen ostean (goizeko 10etan plazan izango da hitzordua), kulturari buruzko mahaingurua antolatu dute esparru desberdinetako gonbidatuekin. Azken hau Santa Ana antzokian izango da, Oñatin.
'Koko dragoi txikia' animaziozko filma. Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Sarrera da lau eurotik.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai dira saioko aktoreak. Sarrera da bost euro
'Erlauntza' filma. Mireia Gabilondok zuzendutako pelikula. Aktoreak: Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Itziar Atienza, Naiara Arnedo eta Sara Cozar. Sarrera da bost eurotik.
Zaldibarko zabortegia amildu zela hamar hilabete betetzen direnean elkarretaratzea deitu du Zaldibar Argitu plataformak, Elgetan. Domekan izango da, 19:00etan, Elgetako plazan.
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.