Sasoibidek antolatuta, Aretxabaletara irteera egingo dute, 10:00etan abiatuta. Ibilbidearen arabera, taldeek erabakitzen dute non elkartu.
Garbigune ibiltaria berdura azoka ondoan egongo da gaur
Euskararen Nazioarteko Egunean, kontzertua Espaloian Mugi Panderoa taldearen eskutik. Sarrera doan. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Kultur eskaintza honen helburu nagusiak Ahobizi eta Belarriprest rolak eta hauek adierazten dituzten portaerak gizarteratzea, ikusleek beren hizkuntza ohiturei buruzko gogoeta egitea eta herritarrak ariketako 15 egunetarako prestatzea dira.
'Adam' filma (Maroko, 2019) Zuzendaria: Maryam Touzaniren. Sarrera da bost eurotik
Herriko musikari gazteen eskutik mahai-ingurua egingo dute Euskaraldiaren baitan. Musika eta euskara izango dituzte berbagai: zer suposatzen du euskaraz sortzeak? Trabak ala erraztasunak sortzen ditu?... Streaming bidez izango da.
Tartean Teatro antzerki taldearen 'Ez dok ero' antzezlana. 12:00etan ikasleendako emanaldia izango da; ondoren, solasaldia egongo da Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin. 19:00etan herritar denendako saioa egingo dute; sarrerak bost euro balio ditu eta udal webgunean sartuta edo Txokolateixan eros daiteke.
Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pitti oholtza gainean. Sarrerak, zortzi euro.
Eguenean, abenduak 3, Euskararen eguna ospatuko da Eskoriatzan eta Euskaraldiaren itxiera ekitaldia ere bertan egingo da. Dena behar bezala antolatzeko, komenigarria da aldez aurretik gonbidapena eskatzea: Telefonoz edo whatsappez: 636 78 59 71 Emailez: euskara@eskoriatza.eus
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.
Jostailu bilketa egingo du Loratu egitasmoak. Etxean gordeta eta geldi dauden jostailuak, mahai-jolasak, liburuak, patineteak… jaso gura dituzte erabilera emateko. Materiala egoera onean egotea eskatu dute, eta gero hori desinfektatzeaz Loratuko kideak arduratuko dira. Udaletxe zaharrean jasoko dute. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan: 10:30-13:00 Argibideak jasotzeko: loratu@loramendielkartea.eus edo 634 45 28 37