Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea.
Pandemiak sortutako egoera nola bizi dute haurrek? Beldurrak, dolua, etxeko harremanak eta egoeraren inguruan sortzen diren zalantzak kudeatzeko aholkuak emango ditu Nerea Mendizabalek.Arkupen da hitzaldia baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Udalaren webgunean (www.aretxabaleta.eus).Izena emateko Gazteria Sailera jo behar da: gazteria@aretxabaleta.eus
Egun honetan Asier Altuna zuzendaria egongo da emanaldia aurkezten.
'El año que dejamos de jugar' filma (Alemania, 2019). Zuzendaria: Caroline Link. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau eurotik.
Argazki lehiaketa antolatu du Udalak Domeka kulturalak 2020 egitasmoaren barruan. Lau gai argitaratuko zituzten Elgeta.eus atarian azaroaren 1ean, eta azaroaren 30erako aurkeztu behar dira lau argazki danonartian@elgeta.eus helbidera. Elgetan erabiltzeko 50 euroko bonua jasoko du irabazleak.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.
Jostailu bilketa egingo du Loratu egitasmoak. Etxean gordeta eta geldi dauden jostailuak, mahai-jolasak, liburuak, patineteak… jaso gura dituzte erabilera emateko. Materiala egoera onean egotea eskatu dute, eta gero hori desinfektatzeaz Loratuko kideak arduratuko dira. Udaletxe zaharrean jasoko dute. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan: 10:30-13:00 Argibideak jasotzeko: loratu@loramendielkartea.eus edo 634 45 28 37