Euskal emakume konpositoreei omenaldia egingo die Bergarako txistulari bandak.
'Trolls 2: la gira mundial' animaziozko filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Walt Dhorn eta David P. Smith. Sarrera da lau eurotik.
Azaroaren 25aren harira antolatutako zineforuma. Kultura etxean izango da, 18:45ean.
'El año que dejamos de jugar' filma (Alemania, 2019). Zuzendaria: Caroline Link. Sarrera da bost eurotik.
Lauburu sax quartet, Musikegunak egitasmoaren barruan. Sarrera arrunta da 8 euro. Udal webgunean edo Txokolateixan har daiteke.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.
Jostailu bilketa egingo du Loratu egitasmoak. Etxean gordeta eta geldi dauden jostailuak, mahai-jolasak, liburuak, patineteak… jaso gura dituzte erabilera emateko. Materiala egoera onean egotea eskatu dute, eta gero hori desinfektatzeaz Loratuko kideak arduratuko dira. Udaletxe zaharrean jasoko dute. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan: 10:30-13:00 Argibideak jasotzeko: loratu@loramendielkartea.eus edo 634 45 28 37