Elgetako Euskaraldia batzordeak mahaia jarriko du plazan. Ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko, izena emateko, Euskaraldiko materiala saltzeko... izango da.
'Stardog eta turbocat' animaziozko filma (Erresuma Batua, 2019). Zuzendaria: Ben Smith. Sarrera da lau eurotik.
Euskaraldia berotze aldera, Txirritola elkarteak Iluntasunean argi dantza ikuskizuna antolatu du zapaturako. Aguraingo Jeiki dantza taldeak eskainiko du emanaldia, kultura etxean, 17:30ean. Sarrera 3 euro izango da eta leihatilan erosi beharko dira, 17:00etatik aurrera. Sarrerak erreserbatu daitezke 687 58 65 56 telefono zenbakian.
Haurrendako antzezlana Lankuren eskutik. Modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitateaz, genero-rolez... hausnar dezaten zirikatzea da ikuskizunaren xedea. Sarrerak, 4 euro.
Euskararen historia, Antzinarotik hasita hitzaldia Arrasateko gaztetxean, 18:30ean hasita, Josu Zugasti arrasatearraren eskutik.
'Erlauntza' filma. Mireia Gabilondok zuzendutako pelikula. Aktoreak: Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Itziar Atienza, Naiara Arnedo eta Sara Cozar. Sarrera da bost eurotik.
Real Book vol. 1. kontzertua eskainiko dute Loyola Garmendiak –Golden Apple Quartet taldeko abeslaria– eta Iñaki Salvador piano-jotzaileak; sarrerak 4 euro.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Ele bitan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Edukiera mugatuarengatik aurrez eman behar da izena: 943-76 90 03 edo laboratorium@bergara.eus.