Jon Garcia del Val gitarra-jotzaileak egingo du emanaldia Goienagusiren ikasturtearen baitan.
Egunean bertan erabakiko dute nora joango diren.
Gorputzak erdigunera! kultura ziklikoa eta autokudeatutako ginekologiari sarrera teoriko-praktikoa. Osoko bilkuren aretoan izango da –plaza mugatuak–. Informazio gehiago: berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidean.
Hizlariak izango dira: Eneritz Garro (Huhezi), Leire Okarantza (Fagor Taldea) eta Kike Amonarriz (Euskaltzaleen Topagunea).
Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.
COVID-19ak bete-betean gurutzatu du gure bizimodua, gizarteko eremu guztietara ondorioak ekarriz. Euskararen erabilera ez da salbuespena izan eta euskalgintzak aurretik ere atzemanda zituen zenbait erronkari heltzeko urgentzia areagotu egin du. Solasaldi ziklo honetan erronka horietaz ariko gara, begirada etorkizunean jarriz, euskararen erabilera sustatzeko estrategikotzat jotzen diren eremuetan aurrera egiteko irtenbideak arakatu guran. Bigarren saio honetan, azaroaren 11n, Hezkuntza eta arlo sozioekonomikoa izango ditugu hizpide, mahaiaren bueltan hiru lagun eseriz: - Leire Okarantza (Fagor Taldea)- Eneritz Garro (HUHEZI)- Kike Amonarriz (Euskaltzaleon Topagunea)
Eneritz Zubizarretak egingo du berba, ele bitan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Edukiera mugatuarengatik aurrez eman behar da izena: 943-76 90 03 edo laboratorium@bergara.eus.
CAF enpresa euskaldunak, Israelekin tranbiak egiteko akordioa sinatu zuen. Akordio hori dela eta sortu zen Eau de CAF plataforma. Izan ere, tranbia hauek Jerusalem eta hainbat lurralde okupatu elkartuko lituzkete. Palestinako egoeraren, okupazioaren inguruan, CAFen erantzukizunen eta BDZ kanpainaren inguruan hitz egingo da hitzaldian besteak beste. Eau de CAF plataformako kideek egingo dute hitzaldia.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Jesus Lizarragaren eskutik barnetegi teknologikoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan.