Bergarako IAT estaziotik jakinarazi dute nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa Elgetan egiteko aukera izango dela barikuan, hilak 23, 12:00etan, Pagatza industrialdean.
Haurrentzako ikuskizuna, formatu txikian. Ipuinak, antzerkia, txotxongiloak... TTipia produkzioak taldeko Mikel Hernandezen eskutik.
Asisko Urmenetak idatzi eta zuzendu duen ikuskizuna.
Unai Hernandez Undaren atzean dagoen musikariaren rap doinuak entzuteko aukera. Sarrerak, lau euro.
'Ane' filma (Euskal Herria, 2020). David Perez Sañudo eta Amania Films ekoiztetxe arabarraren filma da. Euskal zinemaren saria irabazi du filma honek aurtengo Donostiako zinemaldian. Sarrera da bost eurotik. (Gaztelaniako azpitituluekin).
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.
Online mekanografia ikastaroa herri osora zabaldu du Maala guraso elkarteak. Kluppy sistema da. Hamabi hilabeteko sarrera 25 euro da. Argibideetarako eta izenemateak: elgetakogurasoeskola@gmail.com.