Arrasate adierazpen artistikoak ezagutzeko ibilaldia.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur
Liburua: 'Kamisoi zuri zetazkoa' Idazlea: Alaine Agirre Garmendia Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak. Koordinatzailea: Mikel AntzaPrezioa: DoanLiburuak: Nahi duenak eskuragarri du liburua udal liburutegian, mailegutzan hartzeko.Izena emateko (Edukiera mugatua da, komeni da izena ematea) Udal liburutegia biblioteka@eskoriatza.eus 943 71 31 35 – 674 111 955 (whatsapp-a)
Bibliotekaren Egunaren baitan, Ana Galarragarekin. Ipuin kontaketa, zientzia esperimentuekin, 6 urtetik gorakoendako.
Ekologista naiz baina... hitzaldia Gorka Egiaren eskutik. Antolatzailea: Elgetako Udala. Gure egunerokoan ingurumena zaintzeko zer egitea (edo ez egitea) komeni den jakin arren, zaila egiten zaigu ohitura batzuk aldatzea, konpromisoak hartzea edo gogoetarako tartea hartzea. Kontraesan horiei buruz arituko da Gorka Egia. Ekitaldi guztietan maskara erabiltzea, eskuak garbitzea eta distantzia mantentzea derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute.
Reina de corazones filma (Danimarka, 2019). Zuzendaria: May el-Toukhy. Drama. Sarrera da bost euro.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.
Online mekanografia ikastaroa herri osora zabaldu du Maala guraso elkarteak. Kluppy sistema da. Hamabi hilabeteko sarrera 25 euro da. Argibideetarako eta izenemateak: elgetakogurasoeskola@gmail.com.