Zeru urdina, oskorria eta gauaren iluntasuna delako berbaldia egingo du Astrofisikan doktore Jesus Arregik, Goienagusiren ikasturtearen baitan.
Odola emateko aukera izango dute herritarrek Durana kalean egongo den autobusean.
XVIII. mendean hainbat aldaketa gertatu ziren dantzan: zientifismoaren eraginez dantza mugimenduak kodifikatu ziren, dantza motak klasifikatu, antolatu eta sexuen arabera mugatu ziren. Horri buruz hitz egingo du berba Oier Araolaza dantzariak, Quico Puges biolontxelo-jotzailearen musikaz lagunduta.
Sten Nadolnyren El descubrimiento de la lentitud liburuaren gaineko saioa, Juan Ibarrondok gidatuta. Gazteleraz.
Emakumeen Txokoaren aurkezpena egingo dute gaur liburutegian. Ondoren, ikus-entzunezko bat eskainiko dute.
Autokontsumoari eta Debagoiena 2030 erronka berriei buruzko hitzaldia Goienerren eskutik. Antolatzailea: Elgetako Udala. Argindarraren autokontsumorako informazioa, aukerak, aholkuak etab. Debagoiena 2030ek ekarriko dizkigun erronka berriei buruz ere zerbait aipatuko dute. Ekitaldi guztietan maskara erabiltzea, eskuak garbitzea eta distantzia mantentzea derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute.
Estitxu Pinatxoren eta Mikel Sanchezen proiektua. Musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei errekonozimendua egitea dute helburu: Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.
Online mekanografia ikastaroa herri osora zabaldu du Maala guraso elkarteak. Kluppy sistema da. Hamabi hilabeteko sarrera 25 euro da. Argibideetarako eta izenemateak: elgetakogurasoeskola@gmail.com.