Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko, Bergarako unitate mugikorra etorriko da gaur Oñatira. Ez da aurrez txandarik hartu beharko. Zehaztutako leku eta ordurako joatea nahikoa da.
La imagen mas visible de la Guerra Fria: el Muro de Berlin delako berbaldia egingo du Ana Gonzalez Moral historialariak, Goienagusiren ikasturtearen baitan.
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea
Urriko kontsulta hilaren 19an izango da, 15:00etatik aurrera, kultura etxean. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. Interesatuek Maria Asun Agirreri deitu behar diote: 652 74 82 33. Pandemia egoera dela-eta derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.
Gaurtik aurrera, astelehenetik egubakoitzera, 4 eta 12 urte arteko neska-mutikoendako.
Hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia Debagoieneko Mankomunitatearen eskutik. Antolatzailea: Elgetako Udala. Ekitaldi guztietan maskara erabiltzea, eskuak garbitzea eta distantzia mantentzea derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute.
'Rifkin's festival' filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Woody Allen. Drama eta komedia. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau eurotik.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.
Online mekanografia ikastaroa herri osora zabaldu du Maala guraso elkarteak. Kluppy sistema da. Hamabi hilabeteko sarrera 25 euro da. Argibideetarako eta izenemateak: elgetakogurasoeskola@gmail.com.