Kanpoko kantxan lehiatuko dira Astuan Villa, Itxixa, JoTaOna, Koja, Liberpulpo eta Txapela taldeak. Lehen partidua 09:00etan hasiko da eta finalerdiak eta finala arratsaldez izango dira.
Auzolanean erreka garbitzera joateko dei egin dute. Izena emandakoak hiru talde nagusitan banatuko dira: Seminarioko patioa, Labegaraieta (kiroldegi parean) eta Osintxuko plaza. Bestalde, Usondoko parkea haur txikien eta familien gunea izango da. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako hiru bide daude: - Udal webgunean. - Agorrosinen, bertara joanda edo 943 77 70 95 telefono zenbakira deituta. - errekagarbitzeko@gmail.com e-posta helbidera idatzita.
Nolatan eraiki zen Euskal Herriko lehen unibertsitatea Oñatin? Nork fundatu zuen? Zer irakasten zen? Nork ikasten zuen bertan? Nola zegoen antolatuta? Galdera hauei eta beste hainbati erantzuna ematen saiatuko dira bisitan. Ostean, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikora joango dira Sancti Spiritus unibertsitateko artxibo-funtsa ezagutzera. Bisita gidatua Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. 09:30ean gazteleraz eta 11:00etan euskaraz. Doan da baina aurrez eman behar da izena Turismo Bulegoan: 943 78 34 53
Deba ibaia asko hazi denez eta arriskutsu egon daitekeelako, Erreka Batzordeak plana aldatu du urriaren 17rako. Ez dute erreka garbiketarik egingo baina ez dute eguna bertan behera utzi nahi izan; 170 bat lagunek eman dute izena: "Erreka auzolanean garbitzea arriskutsua izan daitekeenez hainbat tramotan, Erreka Eguna ospatuko dugu". Goiz osorako egitaraua antolatu dute.
Jabetze Eskolen baitako ikastaroa da. Sare eta teknologia berrietan trebatzeko ikastaroa gaztelaniaz izango da, 10:00etatik 13:00etara, urriaren 17an. "Genero arrakala digitalari aurre egiteko, komunikazio digitalean trebatzeko baliabideak ahalik eta egokien erabiltzen ikastea da ikastaroaren helburua", azaldu dute.
Besteak beste, Telleria labea eta Barrenatxo ezagutzeko aukera. Izenak emateko: kultura@arrasate.eus edo 943-25 20 20. Edukiera mugatua.
Puro Relajo taldearen kontzertua Arrasateko plazan. Bi emanaldi, bata 13.00etan eta bestea 19.00etan, Ibai-Artek antolatuta.
Oñatiko XII. trikiti jaialdia egingo da gaur herriko Lizargarate Trikiti Elkarteak antolatuta. Bi saio egongo dira: 16:30ean eta 19:00etan. Parte hartuko dutenak dira: Agurtzane eta Ion Elustondo Jauregi, Gozategi eta Arrospide Xabi eta Kris Solano eta DZ Araitz, Josu eta Xabier Etxaniz eta Leire Larrañaga Saioa Lizarralde eta Maddalen Artzallus Tapia eta Leturia Laja eta Lutxurdixo Sarrerak 12 euro balio du eta aurrez hartu ahal izango dira udal webgunean eta Txokolateixan. Norberak bere maskara eraman beharko du.
'El jardín secreto' filma (Britania Handia, 2020). Zuzendaria: Marc Munden. Abenturak. Sarrera da lau eurotik.
Idoia Etxeberriak idatzitako lana, Olatz Pagalday aktorearekin. Sarrerak, zortzi euro.
Oscan Cancedo organistarekin eta Ana Otxoa sopranoarekin. Debalde, edukiera bete arte.
'Rifkin's festival' filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Woody Allen. Drama eta komedia. Sarrera da bost eurotik.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.
Online mekanografia ikastaroa herri osora zabaldu du Maala guraso elkarteak. Kluppy sistema da. Hamabi hilabeteko sarrera 25 euro da. Argibideetarako eta izenemateak: elgetakogurasoeskola@gmail.com.