Sasoibidek antolatuta, Etxezarretara egingo dute ibilaldia urriaren 15ean, eguena. 10:00etan irtengo dira, Biteri plazatik.
Ostean solasaldia, Silva Carrizorekin, gaztelaniaz. XXI. mendeko esklabotzaz egingo du berba.
Gai bakarra egongo da gaurko osoko bilkura berezian: 2021eko udal ordenantza fiskalak.
Los informes sobre Sarah y Saleem filma (Palestina, 2018). Zuzendaria: Muayad Alayan. Drama; benetako gertaeran oinarritutakoa. Sarrera da bost euro.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.
Online mekanografia ikastaroa herri osora zabaldu du Maala guraso elkarteak. Kluppy sistema da. Hamabi hilabeteko sarrera 25 euro da. Argibideetarako eta izenemateak: elgetakogurasoeskola@gmail.com.