Arantzazuko aterpetxeak antolatuta, Arantzazuko altxorraren bila izeneko orientazio jolasa antolatu dute familian egiteko. Arantzazuko parketxearen ibilbide irisgarrian zehar izango da. Esku artean mapa hartuta, altxorren bila ibiliko dira paraje horietan. Prezioa pertsonako 3 eurotakoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira. Izena emateko: arantzazu@gipuzkoanatura.eus - 943 78 28 94 / 699 335 183
'Auskalo zeinek jarriak' bertso jarri musikatua. Unai eta Eñaut Agirre eta Imanol Kamio. Doan da baina edukiera mugatua da eta aurrez hartu behar da sarrera udal webgunean edo Txokolateixan.
Sasikoa, Zierbena, Otxartabe eta Afantxo taldeak izango dira txapelketa jokatuko dutenak. Euskadiko Futbol Federakuntzak antolatuta, zapatuan, 16:30ean hasiko dira partiduak Manuel Muñozen. Finala, berriz, domekan izango da, 18:00etan.
Animaziozko pelikula.
'Scooby' animaziozko filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Tony Cervone. Komedia eta intriga. Sarrera da lau eurotik euro.
'Uno para todos' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: David Ilundain. Drama. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Oñati errekako herriguneko pasealekuetan zehar errekari buruzko informazio panelak egongo dira urriaren 5etik 11ra. Ibailagun 2020 programaren barruan, Oñatiko Natur Eskolak antolatuta.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.