Loratu egitasmoak antolatuta Partxis Lehiaketa jokatuko da, komentuan. 17 urtetik gorako bikoteek parte hartuko dute (gehienez hamasei bikote). Ordutegia: 15:30-17:00, partidak. 17:15, Final-laurdenak. 17:45, Final erdiak. 18:15, Finala.
Sasikoa, Zierbena, Otxartabe eta Afantxo taldeak izango dira txapelketa jokatuko dutenak. Euskadiko Futbol Federakuntzak antolatuta, zapatuan, 16:30ean hasiko dira partiduak Manuel Muñozen. Finala, berriz, domekan izango da, 18:00etan.
Animazioko pelikula.
'Scooby' animaziozko filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Tony Cervone. Komedia eta intriga. Sarrera da lau eurotik.
Haziaraba jaialdiaren barruan CineArte emanaldia eskainiko dute: stop motion animazioa, 3Dko marrazki bizidunak, film labur irudiztatuak... Publikoa epaimahai bihurtuko da.
Xake Produkzioak taldearen lana, euskaraz. Kepa Errastiren antzezlan berriena. Sarrerak, zortzi euro.
Mikel Ansola organistarekin eta Akelarre Abesbatzarekin. Sarrera debalde, edukiera bete arte.
Hutsun taldeak eta Ortzi Acosta artistak eskainiko dute 'Urbasa' ikuskizuna
'Uno para todos' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: David Ilundain. Drama. Sarrera da bost euro.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
2-11 urte bitarteko neska-mutikoendako zerbitzua izango da. 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik barikura bitartean, eta Nerea Villa izango da hezitzailea. Urteko kuota 280 euro da, eta hiru hilabeteko bonua 120 euro. Hobariak badaudela nabarmendu dute Udaletik.
Oñati errekako herriguneko pasealekuetan zehar errekari buruzko informazio panelak egongo dira urriaren 5etik 11ra. Ibailagun 2020 programaren barruan, Oñatiko Natur Eskolak antolatuta.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta kakorratz eta puntu lanak egiten ikasteko saioak Olga Fernandezen eskutik. Izenematea zabalik da azaroaren 4ra arte. Taldea osatzeko lau lagun beharko dira eta gehienez ere hamar onartuko dituzte. Argibideak: 667 80 70 06 (Olga Fernandez).
60 jarri diote izenburu urriaren 9tik 25era Aroztegin egongo den erakusketari. Zergatik? 1960ko hamarkadako Bergararen hainbat argazki erakusten dituelako eta argazki horiek atera zirenetik 60 urte bete direlako. "Gure herria 1960ko hamarkadan irudikatu nahi izan dugu; orduko Bergarako herritarren egunerokotasuna azaldu", dio Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik.