2020-21 ikasturtearen hasiera ekitaldia.
Birziklatutako instrumentuekin, 6 urtetik gorakoendako. Debalde.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Zabalik da matrikula epe berria, hilaren 9ra arte. Online zein haur eskolan hitzordua aurrez hartuta egin daiteke: 943 78 82 36.
2-11 urte bitarteko neska-mutikoendako zerbitzua izango da. 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik barikura bitartean, eta Nerea Villa izango da hezitzailea. Urteko kuota 280 euro da, eta hiru hilabeteko bonua 120 euro. Hobariak badaudela nabarmendu dute Udaletik.
Oñati errekako herriguneko pasealekuetan zehar errekari buruzko informazio panelak egongo dira urriaren 5etik 11ra. Ibailagun 2020 programaren barruan, Oñatiko Natur Eskolak antolatuta.
Matilde Sain Osinagaren akuarelak eta Arantza Ozaetaren testuak bat egingo dute bilduma honetan. Urriaren 5etik 30era ikusgai.