San Roke kalean, Mendizaleen plazan, Gudarien bidean eta Salbador kalean egingo dituzte grabaketak, eta eragina izango dute bai zirkulazioan bai aparkalekuetan ere.
La Caixa fundazioko nagusien programako zuzendari zientifikoa da Yanguas, eta COVID-19ak eragin dituen erronken inguruko saioa egingo du urriaren 1ean, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan, Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta.
Atzo, eguena, egin genuen ariguneen lanketari ekiteko lehen batzar irekia antzuolarrok. 18 bat lagun elkartu ginen Torresoroan. Deboraz justu gabiltza eta ariguneen lanketari ekingo diogu. Urriaren 1ean berriz elkartuko gara 18:30ean.
Memoria Astearen barruan Juan Ramon Garairen Debagoieneko haur erbesteratuak hitzaldia. Antolatzaileak Intxorta 1937 kultur taldea eta Elgetako Udala.
Alta Ruta de los Perdidos 2017ko abuztuan egindako zeharkaldi zirkularra da, sei egunean egindakoa. 100 km inguruko ibilaldia da, ia 7.000 metroko desnibel positiboa duena. Bujaruelo, Goriz, Pineta, Espuguettes, Grange de Holle (Gavarnie) eta Oulettes de Gaube izan ziren lotarako erabili nituen aterpetxeak. Hizlaria: Joserra Zubizarreta
Irailaren 18tik urriaren 4ra arte ikusgai, Aroztegin.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.
Zabalik da matrikula epe berria, hilaren 9ra arte. Online zein haur eskolan hitzordua aurrez hartuta egin daiteke: 943 78 82 36.
2-11 urte bitarteko neska-mutikoendako zerbitzua izango da. 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik barikura bitartean, eta Nerea Villa izango da hezitzailea. Urteko kuota 280 euro da, eta hiru hilabeteko bonua 120 euro. Hobariak badaudela nabarmendu dute Udaletik.