Europako Ondare Jardunaldien baitan. Debalde, baina aurrez eman behar da izena, edukiera mugatua dagoelako.
"Altxamendu militarraren ondorioz eta diktaduran errepresio frankista jasan zuten pertsona guztiak" gogoratuko dituzte zapatuan, irailak 26, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan, monolito parean, 12:00etan. Ondoren, Emakumeon Memoria 1937: Intxortatik Artxandara liburua aurkeztuko du Aiert Zubikarai gidoilari eta komikigileak.
Ohiko egoeran, udaberrirako antolatzen du Peña Ayastuik Uzarragako igoera. Aurten neurri bereziekin egingo duten arren, eta irailera atzeratuta, egutegian lekutxo bat egin eta hilaren 26an izango da.
Zirtaka taldearen 'Ongi etorri, lagun' antzezlana umeendako. Doan da baina edukiera mugatua da eta aurrez hartu behar da sarrera udal webgunean edo Txokolateixan.
Oñatiko Informa-tu elkarteak antolatuta 5Garen inguruko hitzaldiak egingo dituzte irailaren 26an: Osasuna eta elektromagnetismoa, Asier Arregi geobiologoaren eskutik. Eremu elektromagnetikotan eta geometria energetikoan aditua. Zer da eletrosentibera izatea, Aitziber Elortzaren eskutik. EHS gaitzarekin kaltetua. Nola babestu, Miren Mendiren eskutik. deS Bizi bide eta EQSDS taldeetako kidea. Perfumerik gabe eta sakelakoa itzalita eramatea eskatu dute. Aurrez eman behar da izena 658 719 089 zenbakian.
Datorren zapatuan, 18:30ean, Kartzela Zaharrean Patxi Irurzun idazle eta kazetariaren Tratado de [h]ortografía liburuaren aurkezpena egingo dute, Angiolillo liburutegiaren eskutik.
Debalde.
Irailaren 26an 5G teknologiaren aurka egingo dute mundu mailan. Oñatiko Informa-tu elkarteak antolatuta Oñatiko plazan elkartzeko deia egin dute, irailaren 26an, 19:30ean.
Amak taldearen emanaldia. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten) dira Amak taldeko kideak. Doan da baina edukiera mugatua da eta aurrez hartu behar da sarrera udal webgunean edo Txokolateixan.
'Tenet' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: Christopher Nolan. Zientzia fikziozko thrillerra. Sarrera: bost euro
Irailaren 18tik urriaren 4ra arte ikusgai, Aroztegin.
Rap tailerraren ostean irekiko dute erakusketa, 19:00etan. Gero, urriaren 24ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara. Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Javier Rodriguez Perez-Curiel, La Furia, Xolomo Gangasta feat. Nawatres+Telmo Trenor eta Marixe Ruiz de Austri Arexolaleiba.