Xalbadorpe erretiratuen elkarteak urteko kuota ordaintzeko eguna ipini du. Irailaren 13an, 11:00etatik 13:00etara, Ozkarbi elkartean.Maskara erabiltzea eta distantziak mantentzea derrigorrezkoa izango da.
Jolasa ibilbide irisgarrian egingo da, 11:00etan hasita eta parte-hartzaile bakoitzak telefonoan izango duen mapa jarraituta jokatu beharko du, altxorra bilatzeko. Prezioa: hiru euro pertsonako.
Ezkutuko Altxorrak egitaraua jarraituz bisita gidatua antolatu da: IRAILAK 13, 12:00ETAN. ELGETA, XVI. mendean. Bisita honetan XVI. Mendeko Elizako erretaula ezagutuko dugu. Izena emateko deitu 943718911 telefono zenbakira. OHARRA: Erreserba egitea ezinbestekoa da, plaza kopuru mugatua.
Andra Mari kofradiak ez du urteroko ospakizunik egingo; horren ordez, urtean zehar hildakoen aldeko meza egitea erabaki dute. San Martin parrokian izango da, irailaren 13an, 12:00etan.
Margoa eta zuzeneko musika bateratzen dituen ikuskizuna, Shakti Olaizolaren eskutik.
'Padre no hay más que uno 2' filma (Espainia, 2019). Zuzendaria: Santiago Segura. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera: bost euro.
Kulturate Akustikoa musika zikloaren barruko azken kontzertua izango da. Maren (Gallarta, 2002) euskal artista gaztea da. 11 urterekin hasi zen abestiak konposatzen eta 2018an argitaratu zuen bere lehenengo proiektua, "Alguien sin vergüenza". Bere lehenengo diskoa irailean estreinatuko du.
Abuztuaren 28tik irailaren 13ra arte 'Kortsarioen Galeria' erakusketa ikusgai egongo da Aroztegi aretoan. Beart-ek eta Bergarako Udalak Baionako Kortsarioekin batera antolatzen duten hirugarren erakusketa