Ezkutuko Altxorrak egitaraua jarraituz bisita gidatua antolatu da: ABUZTUAK 8, 11:00ETAN. Urtetan zehar errotutako kultur tradizioko herria da Bergara. Jadanik, XVIII. mendean ezaguna zen Europa osoan, bertan sortutako Errege Seminarioan, lehen aldiz wolframa elementua isolatu zelako. Ilustrazioa eta zientzia ondo uztartuta zeuden XVI. eta XVII. mendeetako jauregiz eta etxe-bikainez jositako kale hauetan. Jakin ezazu zergatik. Izena emateko deitu 943 71 89 11 telefono zenbakira. OHARRA: Erreserba egitea ezinbestekoa da, plaza kopuru mugatua.
Ezagutu Arrasateko historiaren pasarte inportanteenak historiaurretik aro berrira arte. Tartean parada izango duzue herriko hainbat bitxikeria ere ezagutzeko. Ibilbide hau euskaraz egingo da. Irteera 11:00etan izango da, herriko plazan eta parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du, www.arrasate.eus/ezagutu atarian.
Ezagutu Arrasateko historiaren pasarte inportanteenak historiaurretik aro berrira arte. Tartean parada izango duzue herriko hainbat bitxikeria ere ezagutzeko. Ibilbide hau gaztelaniaz egingo da. Irteera 12:30ean izango da, herriko plazan eta parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du, www.arrasate.eus/ezagutu atarian.
Banaezina eskultura erakusketa ikusgai dago Aroztegi aretoan abuztuaren 23ra arte. Bertan Paco San Miguel artistaren lanekin gozatzeko aukera izango da. Gasteiztarraren lanek, nagusiki, marmola eta kareharria dute oinarri.