Industrializazioak hirigintza iraultza berria eragin zuen, eta horren adibide dira Arrasateko Union Cerrajera, ELMA eta etxetxikiak. Ibilbide honetan Arrasateko industria ondarea ezagutzeko aukera izango da. Irteera herriko plazan izango da, 11:00etan eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du www.arrasate.eus/ezagutu atarian.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.