2020ko artile bilketaren kanpaina uztailaren 20an abiatuko da eta Debagoieneko artilea batzeko eguna uztailaren 22an izango da, Epeleko zabortegian.
Arantzazu azpitik irten eta Iturrigorrira joango dira ibaia jarraituz.
2020ko Udazabalen egitarauak hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko ditu Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.