Erretiratuendako podologo zerbitzua, uztailaren 20an. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. 943 76 80 77 (Nati). Alarma egoera dela-eta derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera. Antolatzailea: Xalbadorpe elkartea.
Urmuga mendi ibilaldi musikatua da. Uztailaren 14tik abuztuaren 1era Euskal Herria zeharkatuko duen ibilaldia, ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, Urduñatik Isabaraino. Herrietan eta mendi tontorretan musika emanaldi bereziak eginez.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.