Izan bidea ekimenak antolatuta, Aloñara igoera egingo da bizikletan eta hara iristean, 12:30ean argazki erraldoia aterako dute. Irteera 10:00etan izango da, herriko plazan.
Goizeko 10:00etan eta Herriko Plazan, ohiko alardea egiteko eguna izan beharko litzatekeela izango dute gogoan. Horretarako txistularien goizeresiarekin batera, kanoiak sutuko dituzte.
Hirugarren zapatuko baserritarren azokan bailarako hiru txakolingile izango dira: Otxia (Bedoña), Belaskua (Oñati) eta Murgialdai (Oñati). Gainera, txakolinarekin batera dastatzeko, azokako generoarekin egindako pintxoak ere egongo dira.
Udako kulturaldiaren barruko ekitaldiak: 10:00, Txistulariekin goizeresia eta alardeko kainoia sutzea. 11:00, Bergarako bandaren kalejira. 19:00, Alardeko kainoia sutzea eta kontzertuak eskolako patioan: Liv Wallace eta Ruper Ordorika.
Udalak antolatutako egitarauaren baitan, Bergarako musika bandak kalejira eskainiko du etzi, 11:00etatik 12:30era bitartean, Errekalden hasita. Martxa frantsesa-z eta bestelako doinuez gozatzeko aukera izango dute antzuolarrek.
Ezagutu Arrasateko historiaren pasarte inportanteenak historiaurretik aro berrira arte. Tartean parada izango duzue herriko hainbat bitxikeria ere ezagutzeko. Ibilbide hau euskaraz egingo da. Irteera 11:00etan izango da, herriko plazan eta parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du, www.arrasate.eus/ezagutu atarian.
Ezkutuko Altxorrak egitaraua jarraituz bisita gidatua antolatu da: UZTAILAK 18, 12:00ETAN. ELGETA, XVI. mendean. Bisita honetan XVI. Mendeko Elizako erretaula ezagutuko dugu. Izena emateko deitu 943718911 telefono zenbakira uztailaren 17ko arratsaldeko 6ak baino lehen. OHARRA: Erreserba egitea ezinbestekoa da, plaza kopuru mugatua.
Elgetako elizako erretaulak ezagutzeko doako bisita gidatua, hilaren 18an, 12:00etan. Taldea elizako arkupetan elkartuko da. Aurrez izena eman behar da: 943 79 64 63 / 943 71 89 11 / infoturismo@debagoiena.eus. Antolatzaileak: Elgetako Udala eta Debagoieneko Mankomunitatea.
Ezagutu Arrasateko historiaren pasarte inportanteenak historiaurretik aro berrira arte. Tartean parada izango duzue herriko hainbat bitxikeria ere ezagutzeko. Ibilbide hau gaztelaniaz egingo da. Irteera 12:30ean izango da, herriko plazan eta parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du, www.arrasate.eus/ezagutu atarian.
Arrasate Blues ekimenaren baitan, Patakbra taldeak emanaldia eskainiko du, 13:00etan hasita, Izozkitegi inguruan.
19:00etan hasi beharko litzateke ohiko alardea eta hori gogoan izateko kanoiak sutuko dituzte Herriko Plazan.
Bergarako udako kultura eskaintzaren baitan antolatutako ekintza da eta Aritzeta abesbatzak kontzertua eskainiko du Santa Marina parrokian, 19:00etan.
Arrasate Blues ekimenaren baitan, Broken Brothers Brass Band taldeak emanaldia eskainiko du, 19:30ean hasita, herriko kaleetan zehar.
Bermeoko Etxekalte taldeak kontzertua emango du; Hemengaz egitasmoaren barruan uztailerako antolatutako ekitaldien baitan dago. Kanposantura bidean, bidegorri alboan dagoen skate parkean izango da.
Arrasate Blues ekimenaren baitan, Iker Piris eta bere taldea Niko Waynekin arituko da, 20:00etan hasita, herriko plazan.
Arrasate Blues ekimenaren baitan, Travellin' Brothers taldearen emanaldia, 22:30ean hasiko da, herriko plazan.
Bergarako udako kultura eskaintzaren baitan antolatutako ekintza da eta Sara Zozayak eta Eyharts-ek emanaldia eskainiko dute Oxirondo plazan, 22:30ean hasita.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.
Antzuolako jai eta kultura batzordeak Udalarekin elkarlanean uda sasoirako egitaraua kaleratu du. Pasa den asteko ikuskizunak hasiera eman bazion ere, asteburu honetan ekintza gehiago dituen egitaraua prestatu dute. Antzuolarrak jaietan murgilduta egon behar ziren honetan, kanoiak sutuko dituzte ohiko Alardea gogoan izateko zapatuan. Emanaldietan maskara derrigorra da eta sarrerak aurrez hartu behar dira.