Planifica Management enpresaren sortzaile Jorge Alconerok gidatuko du, eta enpresariei, ekintzaileei eta lantaldeei antolaketa kulturaren aldaketan, errendimenduaren garapenean eta eraldaketa pertsonalean laguntzen aditua da. Hitzordua, uztailaren 7an, 08:00etan.
Zuzeneko online hitzaldia KZguneak antolatuta. Gaurko gaia: gauzen interneta. Euskaraz.
Oñatiko Sanmigelak eta Errosarixo jaiak jaiak zelan ospatu adosteko bilera izango da norbanako zein eragileekin, kultura etxean, 18:00etan.
Bergarako udako kultura eskaintzaren baitan, Pirata arratoia umeentzako pelikula ikusteko aukera egongo da Espoloian. Emanaldia uztailaren 7an izango da, 19:00etan.
EAJren ekitaldia hauteskunde kanpainaren barruan. Joseba Egibar etorriko da eta harekin izango dira Debagoieneko ordezkariak, besteak beste, Aitor Urrutia, Maria Ubarretxena eta Xabier Otxoa.
Martizinema gaztetxean. 'Blade Runner': 1982ko film famatua da, Ridley Scottek zuzendua, bi oscar saritarako proposatu zuten, eskuratu ez bazituen ere. Hasierako arrakasta txikia ordea gerora aldatu egin zen eta kultuzko pelikula bilakatu da. 2019 aurrerakoi batean kokatzen da istorioa, honen protagonista polizia bat izango da, legez kanpoko robotak “erretiratzeaz” arduratzen dena. Robot hauetako batzuk aurkitu behar dituenean hauekin harremana izaten du eta zalantzak piztuko zaizkio, bere lanaren eta gizatasunaren inguruan.