5 hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu eta bi langile lur eta zabor azpian utzi zituenetik. Uztailaren 4an hitzordu garrantzitsua dugu Eibarren, 17:00etan, untzaga plazatik manifestazio nazionala abiatuko baita zaldibarren gertatutakoa salatzeko. Elgetatik, autobusa antolatu dugu bertaratzea errazteko. 16:15ean irtengo da plazatik eta 19:30ean itzuliko gara. Langileak, osasuna, erantzukizunak. Zaldibar Argitu!
Egubakoitzean, 18:00etan, Gatz bidearen inguruan azken urtean egindako sormen proiektuaren emaitzak partekatuko dituzte, Ibarraundi museoan. Proiektua Pez Estudio eta Redes Conexiones improbablesekin elkarlanean egindakoa da.
Axier Lopez Argiako kazetariak Elkano eta Mundu Biraren V. urteurrena izango ditu hizpide, kolonialismoaren inguruan hausnartzeko. EHko Emakume Migratuen sareak, Martxanterak Talde Feministak eta Angiolillo liburutegiak antolatutako hitzaldia da.
EH Bilduren kanpaina ekitaldia. Arkaitz Rodriguezek eta Izaro Elorzak hartuko dute parte.
Aloña Mendiko futbol sailak urteko ohiko batzarra egingo du egubakoitzean. Azken denboraldiko kirol balantzea eta txosten ekonomikoa dira landuko dituzten gaiak. Batzarra 19:30ean da Aloña Mendi elkarteko lokalean.
2020ko Udazabalen egitarauak hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko ditu Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.
Streaming bidezko kontzertuak hasiko dira eskaintzen Inkernu tabernan. Naiz-eko kontzertu guztiak eskainiko dituzte astero, eta uztailaren 3an, 22:00etan, ETS taldea izango da.
Udako kultura eskaintzaren barruan eta Berumuga ekimenaren baitan, uztailaren 3an, Tito Ramirez Combok kontzertua eskainiko du Espoloian, 22:00etan.
Nhil taldeak kontzertua eskainiko du mojen komentuan.