Gaur izango da azken eguna Udalak banatuko dituen maskarak hartzeko. Plazan egongo dira maskarak banatzen.
Bergarako udako kultura eskaintzan antolatutako ekintza da. Helduentzat eskulan tailerra izango da, Izeder-en eskutik. Hitzordua uztailaren 2an izango da, 17:00etan, Seminarioko karpan.
AKEk urteko batzar orokorra egingo du Torresoroan uztailaren 2an, eguena. Ordua: 18:15ean lehen deialdia, 18:30ean bigarren deialdia. Sarrera mugatua izango da eta maska derrigorrezkoa izango da. Besteak beste denboraldiko diru-kontuak eta aldagela berriak izango dituzte hizpide.
Aire librean ikusi ahal izango da 'La mujer de la montaña' filma. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.