Bergarako San Antonio auzoko jai batzordeak meza eta txistularien kontzertua antolatzea erabaki du ekainaren 13rako, kalean ekitaldirik ez antolatzeko Udalak egin dien eskaeraren aurrean. "Udalak eskatu zigun kalean ekitaldirik ez antolatzeko, Pentekosteekin egin duten moduan. Ez gaude ados, ezin da dena zaku berean sartu; hirugarren fasean egongo gara auzoko jaien asteburuan eta meza eta txistularien kontzertua antolatuko ditugu segurtasun neurriak hartuta eta karpa guk geuk alokatuta".
Oinez, bizikletaz, korrika edo patinez, elkarbizitza eta bakearen alde kilometro batzuk egitera gonbidatzen ditu herritarrak.
Baobeer ekoizle elgetarrak antolatuta garagardo luntxa, Espaloian. Aurten egiterik ez dagoen garagardo artisauen Mediona azokarekin bat egingo dute Espaloitik; izan ere, modu digitalean egingo dituzte hainbat ekintza Medionakoek. Espaloian luntxa eta garagardo salmenta egingo dituzte Baobeer-ekoek. Hogei lagunendako lekua dago. Gonbidapena eskuratzea ezinbestekoa da. Eskaerak egiteko: 615 74 28 46 (Mikel).