Egoerak baldintzatuta urteroko egitaraua prestatzea ezinezkoa denez, Janari bilketa egingo du EskoZap taldeak. Batutakoa beharra duten pertsonen artean banatuko dute, horretan ibiltzen diren beste elkarte batzurekin elkarlanean. NON UTZI? Eroski eta Coviran dendetan horretarako egongo diren kaxa berezietan.AZKEN EGUNA: Ekainak 17
Kutxabank bulegoa ez itxi lelopean elkarretaratzea deitu du martitzenerako, ekainak 9, Xalbadorpe elkarteak. Dei egin dute 12:00etan plazan elkartzeko. Alarma egoera dela-eta musikoa erabiltzea eta bi metroko segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa izango da.
Idazketa lantegia Jitu Iturralderekin. Aurrez aurre kultura etxeko erakusketa gelan.