Arrasateko Udal Bibliotekak antolatuta, bi saio egongo dira gaur: Maite Frankok 7 urtetik gorakoentzat bi ipuin kontatuko ditu: Bitxia eta Txakur gaua. Adin guztientzat, berriz, Shakti Olaizolak Irakurriz zirku-antzerki ikuskizuna eskainiko du: kontortsioa, oreka eta dantza irakurketarekin batuko dira. Emanaldi hauek ikusgai egongo dira maiatzaren 21ean, ostegunean, 16:00etatik 00:00etara bibliotekaren webgunean: www.arrasate.eus/biblioteka