Maiatzaren 6an, hiru hilabete. Egunean zehar lore eskaintzak egingo dira Elgetan, Zallan, Markina-Xemeinen, Ermuan, Zaldibarren, Eibarren, eta Mallabian. Elgetaren kasuan, plazan izango da 08:00etatik 18:00ak bitartean. 20:30erako, berriz, bost minutuko burrunba deitu dute.
Maiatzaren 8ra arteko epea zabaldu du Udalak lanak jasotzeko. Aurten formatu digitalean bakarrik aurkeztu ahal izango dira proposamenak, eta aurreko edizioetan moduan herritarrek aukeratuko dute irabazlea. Lanak A3 formatuan aurkeztu behar dira danonartian@elgeta.eus helbidera bidalita eta jpg formatuan. Argibide gehiagorako: www.elgeta.eus