Larrialdi egoera betean egonda ere, gogoratu dute baimenduta dagoela odola ematea. Odol premia dagoela diote antolatzaileek eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Ziurtagiriak banatuko dituzte, herritarrak kalera lasai irteteko, eta azaldu dute udaltzainak ere jakinaren gainean daudela. Hauek dira ordutegiak: martitzenean eta eguaztenean 09:30-13:00; eguenean, 16:30-20:00.
Ekintzaile, autonomo, profesional, mikroenpresa eta interesa duten guztiei zuzenduta formazio saioa.Izen-ematea: enplegu@onati.eus edo 943 003 198. Oñatin Elkarrekin Ekin (Udalak eta Mondragon Team Academyk antolatuta)
Hauek dira bilketan puntuak: • Zanartu, Zuazola inguruan. • Murgialdai, Asentsio ermitan. • Olabarrieta, autobus geltokian. • Musika Eskolako gainekaldean.Batuko den plastiko mota: • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. • Negutegiko plastiko zuria. OHARRA: Utzi plastikoa arratsaldez, esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz (943762547).
Iñaki Encina eskoriatzarrak orkestra zuzendari gisa ospe handia du Frantziako panorama lirikoan, eta zuzendari-lana eta piano-jole profesioa uztartzen ditu. Berarekin batera, Adriana Gonzalez guatemalako sopranoa izango da kontzertua eskaintzen. Adina: DenontzakoPrezioa: 5€ (sarrerak kiroldegian salgai, martxoaren 9tik hasita)
Pablo Coca-ren 'Una amenaza invisible' izeneko dokumentala botako dute gaur. Mikrouhin teknologiak gizakien osasunean izan ditzakeen ondorioei eta horren inguruan dauden interes ezberdinei buruzko lana da. INFORMA-TU elkarteak antolatu du, teknologiek, geo-ingenieritzak eta bizi estiloak osasunerako duten arriskuez informatzeko elkarteak.
40 egun Joaquin eta Alberto gabe. 40 egunez gure osasunarekin jolasten. 40 egun, eta dimisiorik ez mahai gainean. Badugu zer aldarrikatu! Etxean ordu asko igaro behar dugun honetan, tartetxo bat eskainiko diogu Zaldibar Argitu! gaiarekin edo lemarekin eskulan bat egiteari. Bukatzean, bideo polit bat sortuko dugu egindako lan guztiekin. Joaquin eta Alberto ez ditugulako ahaztu, ez ditugulako ahaztuko. Langileak, osasuna eta erantzukizunak! ZALDIBAR ARGITU!