Ekintzaile, autonomo, profesional, mikroenpresa eta interesa duten guztiei zuzenduta formazio saioa.Izen-ematea: enplegu@onati.eus edo 943 003 198. Oñatin Elkarrekin Ekin (Udalak eta Mondragon Team Academyk antolatuta)
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako aurkezpen honetan, Samara Veltek Nik sinisten dizut liburuaren aurkezpena egingo du, 18:30ean hasita, Kulturateko areto nagusian.
Samara Velte kazetariak Nik sinesten dizut liburua aurkeztuko du. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua aztertu ditu lan horretan.
Jean Rhys idazlearen Wide Sargasso sea liburua izango da hizpide literatura solasaldi honetan eta Olwen Mearsek gidatuko du.
Elgetako emakume taldeak Bideberri mankomunitatearekin elkarlanean antolatuta hitzaldia Iraitz Agirreren eskutik. Izenburua: Feminismoa herri mugimenduetan. Sarrera irekia.
Musika eskolaren udaberriko kontzertua gaur Zaldibar antzokian.
Berdintasun batzordeak Setem Hego Haizea GKEarekin elkarlanean antolatuta Fabricando mujeres (Al Borde Films, 2018) dokumentala emango dute, eta gero, solasaldia bideratu. Pikara Magazineko eta Dunak Taldeko kideek eta beste hainbatek egiten dute kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko harremanaren gaineko hausnarketa ikus-entzunezko horretan.
Ekologistak Martxan taldeko Miguel Angel Martinez de Morentin-ek 5G teknologiari buruzko hitzaldia egingo du gaur. Izenburua da: 'La tecnología 5G y el Internet de las Cosas: salud y medio ambiente'. INFORMA-TU elkarteak antolatu du, teknologiek, geo-ingenieritzak eta bizi estiloak osasunerako duten arriskuez informatzeko elkarteak.
Pietro Mascagniren musika duen opera honetan María Ruiz sopranoa (Santuzza), David Baños (Turiddu), Alberto Arrabal (Alfi o), Laura Ortiz (Lola) eta Paula Iragorri (Mama Lucía), Sasibill elkartearen orkestra eta abesbatzarekin batera hartzen dute parte. Denok Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean. Josean Garcia da eszena zuzendaria Ozenkiko produkzio honetan. 20:30ean hasiko da emanaldia eta 30 euro izango da sarrera.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.
Sophia Morales Lopez argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: "Erakusketa honetan , nire ibilbide fotografikoko azken etapan sortu ditudan zenbait argazki aurkituko ditu ikusleak. Erretratuak eskaintzen dizkidan tresnez baliatuz aurrez aipatutako kontzeptuak landu nahi izan ditut". Gaur inauguratuko dute erakusketa eta zabalik egongo da martxoaren 22ra arte
40 egun Joaquin eta Alberto gabe. 40 egunez gure osasunarekin jolasten. 40 egun, eta dimisiorik ez mahai gainean. Badugu zer aldarrikatu! Etxean ordu asko igaro behar dugun honetan, tartetxo bat eskainiko diogu Zaldibar Argitu! gaiarekin edo lemarekin eskulan bat egiteari. Bukatzean, bideo polit bat sortuko dugu egindako lan guztiekin. Joaquin eta Alberto ez ditugulako ahaztu, ez ditugulako ahaztuko. Langileak, osasuna eta erantzukizunak! ZALDIBAR ARGITU!