Erretiratuendako podologo zerbitzua, martxoaren 16an. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. 943 76 80 77 (Nati). Antolatzailea: Xalbadorpe elkartea.
Ohiko batzar orokorra egingo du Basotxo erretiratuen elkarteak. Iazko memoria eta diru kontuak onartuko dituzte, eta 2020ko kudeaketa plana aurkeztu. Era berean, zuzendaritza batzordea berritu egingo dute eta bazkideen galderak erantzungo dituzte.
'Hasta que la boda nos separe' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: Dani De La Orden. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.
Sophia Morales Lopez argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: "Erakusketa honetan , nire ibilbide fotografikoko azken etapan sortu ditudan zenbait argazki aurkituko ditu ikusleak. Erretratuak eskaintzen dizkidan tresnez baliatuz aurrez aipatutako kontzeptuak landu nahi izan ditut". Gaur inauguratuko dute erakusketa eta zabalik egongo da martxoaren 22ra arte