Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
San Mendes zuzendariaren 1917 filma (Erresuma Batua, 2019, 119 min.), lehenengo gerra mundialean girotutakoa izango dute helduek. Sarrera: 2 euro.
'Parásitos' filma (Hego Korea, 2019) Zuzendaria: Bong Joon-ho. Gaur da ikuslearen eguna. Sarrera da lau euro
Laura Cazadorrek zuzendutako Insumisas filma egongo da ikusgai Amaia Antzokian, 20:30ean.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.