Ostirala, martxoak 6

10:00

Hautesleku mahaietako zozketa

HAZ, Oñati | Deia

Apirilaren 5ean egingo den hauteskunde egunean hautesleku mahaietan egongo diren herritarren zozketa.

Hautesleku mahaietako zozketa HAZ

Apirilaren 5ean egingo den hauteskunde egunean hautesleku mahaietan egongo diren herritarren zozketa.

11:00

'Nire gorputza da' kantuaren koreografia

Bergara, Bergara | Musika

Ostiralean, martxoaren 6an, herriko ikastetxe guztietako ume eta gaztetxoek Kantu Kolore taldearen Nire gorputza da kantuaren koreografia egingo dute San Martin plazan, Muniben eta ikastetxeetan (txikienek) 11:00etan. Koreografia hau egitearen ideia Berdintasun Kontseiluansortu zen ikastetxeen aldetik, eta Udalak egin du horren guztiaren koordinazioa.

'Nire gorputza da' kantuaren koreografia Bergara

Ostiralean, martxoaren 6an, herriko ikastetxe guztietako ume eta gaztetxoek Kantu Kolore taldearen Nire gorputza da kantuaren koreografia egingo dute San Martin plazan, Muniben eta ikastetxeetan (txikienek) 11:00etan. Koreografia hau egitearen ideia Berdintasun Kontseiluan
sortu zen ikastetxeen aldetik, eta Udalak egin du horren guztiaren koordinazioa.

17:00

Odol ateratzea

MUko enpresagintza fakultatea, Oñati | Deia

Martxoko odol ateratzea

Odol ateratzea MUko enpresagintza fakultatea

Martxoko odol ateratzea

17:00

Ekintza bateratua Topalekuan

Oñatiko gaztelekua, Oñati | Gaztelekuak

Gaztelekuko Topalekuko eta Txipistin zerbitzuko gaztetxoek elkarrekin ekintza berezia egingo dute Gatelekuko Topalekuan

Ekintza bateratua Topalekuan Oñatiko gaztelekua

Gaztelekuko Topalekuko eta Txipistin zerbitzuko gaztetxoek elkarrekin ekintza berezia egingo dute Gatelekuko Topalekuan

17:00

Gurasoentzako tailerra: 'Sare sozial eta bideo-jokoen prebentzioa'

Luis Ezeiza herri eskolako aretoan, Eskoriatza | Hitzaldiak

Emoki taldeko kideek Sare sozial eta bideo-jokoen prebentzio tailerrak izenburupean gurasoentzako saioa eskainiko dute Luis Ezeiza herri eskolako aretoan.

Gurasoentzako tailerra: 'Sare sozial eta bideo-jokoen prebentzioa' Luis Ezeiza herri eskolako aretoan

Emoki taldeko kideek Sare sozial eta bideo-jokoen prebentzio tailerrak izenburupean gurasoentzako saioa eskainiko dute Luis Ezeiza herri eskolako aretoan.

18:00

'Amalurra' erakusketaren irekiera

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Martxoaren 6an, egubakoitzean, Bergarako Emakume Artistek prestatutako Amalurra erakusketaren irekiera izango da Aroztegin 18:00etan. Gainera, luntxa izango da 19:30ean.

'Amalurra' erakusketaren irekiera Aroztegi aretoa

Martxoaren 6an, egubakoitzean, Bergarako Emakume Artistek prestatutako Amalurra erakusketaren irekiera izango da Aroztegin 18:00etan. Gainera, luntxa izango da 19:30ean.

18:30

'Kopa menstruala', hitzaldia

Elgetako liburutegia, Elgeta | Hitzaldiak

Elgetako liburutegiaren Bibliobero egitarauaren barruan kopa menstrualaren inguruko hitzaldia egingo du Elkoro botikako ordezkari batek. Sarrera irekia.

'Kopa menstruala', hitzaldia Elgetako liburutegia

Elgetako liburutegiaren Bibliobero egitarauaren barruan kopa menstrualaren inguruko hitzaldia egingo du Elkoro botikako ordezkari batek. Sarrera irekia.

19:00

Hitzaldia: 'Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere'

Aramaioko Kultura etxea, Aramaio | Hitzaldiak

Orixolek antolatuta.

Hitzaldia: 'Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere' Aramaioko Kultura etxea

Orixolek antolatuta.

19:00

Yogari buruzko hitzaldia

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Hitzaldiak

Oñatiko Sanatana Dharma yoga eskolaren 30. urteurrena dela eta, 'Vida y contentamiento' izeneko hitzaldia. Hizlaria: Ramón Martínez 'Pusham'

Yogari buruzko hitzaldia Oñatiko kultura etxea

Oñatiko Sanatana Dharma yoga eskolaren 30. urteurrena dela eta, 'Vida y contentamiento' izeneko hitzaldia. Hizlaria: Ramón Martínez 'Pusham'

19:00

'Gloria fuertes' ikuskizuna

Santa Ana antzokia, Oñati | Antzerkia

'Gloria Fuertes' ikuskizuna. Elkar Heziko Batxiler mailako ikasleek prestatu dute Setem GKE-rekin batera.  M8-ko egitarauaren barruan.

'Gloria fuertes' ikuskizuna Santa Ana antzokia

'Gloria Fuertes' ikuskizuna. Elkar Heziko Batxiler mailako ikasleek prestatu dute Setem GKE-rekin batera.  M8-ko egitarauaren barruan.

19:00

Pikarraituzen asanblada irekia

Mitarte kalea, Aretxabaleta | Batzarra

Pikarraituz Asanblada Feministak batzar irekia egingo du Mitarte kalean M8ari begira. 

Pikarraituzen asanblada irekia Mitarte kalea

Pikarraituz Asanblada Feministak batzar irekia egingo du Mitarte kalean M8ari begira. 

19:00

Txotxparta

Zabolain sagardotegia., Arrasate | Ospakizunak

Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak, Txotxparta jaia antolatu du. Zabolain sagardotegian afaria egingo dute alboka, pandero eta txalapartaz girotuta. (Prezioa 40 euro da, sagardotegira joateko eta bueltatzeko autobusa barne. Menu beganoa ere egongo da aukeran, aurrez esanda). Izen ematea Jai Zale tabernan egin beharko da martxoaren 3a baino lehen.  Egitaraua: 19:00, Poteo animatua Jaizale tabernan hasita. 20:30, Autobus-irteera Garibai geltokitik. 21:30, Afaria Zabolain sagardotegian. 00:00, Sagar Challenge-a. 01:00, Itzulera ordua.

Txotxparta Zabolain sagardotegia.

Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak, Txotxparta jaia antolatu du. Zabolain sagardotegian afaria egingo dute alboka, pandero eta txalapartaz girotuta. (Prezioa 40 euro da, sagardotegira joateko eta bueltatzeko autobusa barne. Menu beganoa ere egongo da aukeran, aurrez esanda). Izen ematea Jai Zale tabernan egin beharko da martxoaren 3a baino lehen. 

Egitaraua:

  • 19:00, Poteo animatua Jaizale tabernan hasita.
  • 20:30, Autobus-irteera Garibai geltokitik.
  • 21:30, Afaria Zabolain sagardotegian.
  • 00:00, Sagar Challenge-a.
  • 01:00, Itzulera ordua.

19:30

Brigade loco, bideoklip berriaren aurkezpena

Espaloia kafe antzokia, Elgeta | Musika

Brigade Loco talde bergararrak Ez dira pasako bideoklip berriaren aurkezpena egingo du Elgetako Espaloia kafe antzokian, martxoaren 6an. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Brigade loco, bideoklip berriaren aurkezpena Espaloia kafe antzokia

Brigade Loco talde bergararrak Ez dira pasako bideoklip berriaren aurkezpena egingo du Elgetako Espaloia kafe antzokian, martxoaren 6an. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

21:30

Barne Guda eta Bloom taldeak

Ikatz taberna, Oñati | Musika

Bi talde gaur Ikatz tabernan: Barne Guda eta Bloom

Barne Guda eta Bloom taldeak Ikatz taberna

Bi talde gaur Ikatz tabernan: Barne Guda eta Bloom

22:00

Nhil musika taldearen aurkezpena

Zaldibar antzokian, Eskoriatza | Musika

Nhil musika taldeak aurkezpen kontzertua egingo du Zaldibar antzokian. Partaideak: Piano eta ahotsa: SaraGitarra: BeñatBaxua: XabiBateria: AselSaxofoia: LiaTronboia: Aitor

Nhil musika taldearen aurkezpena Zaldibar antzokian

Nhil musika taldeak aurkezpen kontzertua egingo du Zaldibar antzokian.

Partaideak:

Piano eta ahotsa: Sara
Gitarra: Beñat
Baxua: Xabi
Bateria: Asel
Saxofoia: Lia
Tronboia: Aitor

22:00

'1917' filma

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Zinema

San Mendes zuzendariaren 1917 filma (Erresuma Batua, 2019, 119 min.), lehenengo gerra mundialean girotutakoa izango dute helduek. Sarrera: 4 euro.

'1917' filma Arkupe kultura etxea

San Mendes zuzendariaren 1917 filma (Erresuma Batua, 2019, 119 min.), lehenengo gerra mundialean girotutakoa izango dute helduek. Sarrera: 4 euro.

22:00

Dorleta Kortazar: '80 amandre'

Udaletxe zaharra, Aretxabaleta | Ikuskizunak

Loramendi elkarteak gonbidatuta Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarra izango da udaletxe zaharreko atartean azken lana aurkezten: 80 amandre.

Dorleta Kortazar: '80 amandre' Udaletxe zaharra

Loramendi elkarteak gonbidatuta Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarra izango da udaletxe zaharreko atartean azken lana aurkezten: 80 amandre.

22:30

'Parásitos' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Parásitos' filma (Hego Korea, 2019) Zuzendaria: Bong Joon-ho. Sarrera da bost euro

'Parásitos' filma Zinema aretoa

'Parásitos' filma (Hego Korea, 2019) Zuzendaria: Bong Joon-ho. Sarrera da bost euro

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

Ingurumen jardunaldietako erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.

Ingurumen jardunaldietako erakusketa Oñatiko kultura etxea

'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.

10:00
19:00

Erakusketa: 'Bakardadeari begira'

Ibarraundi museoan, Eskoriatza | Erakusketak

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.

Erakusketa: 'Bakardadeari begira' Ibarraundi museoan

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan.

Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da:

Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz.

Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da.

Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.

10:00
18:00

Martxoak 8ko kartelen erakusketa (BERTAN BEHERA)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Erakusketak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.

Martxoak 8ko kartelen erakusketa (BERTAN BEHERA) Arrasateko Emakume Txokoa

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»