Sasoibideren irteera honetan, Eskoriatzara egingo dute irteera. Kasu honetan, irteera ordua 09:10ean izango da Garibain.
Odola eman nahi duenarentzat plazan egongo da autobusa.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Pelikularen aurretik, kafe-tertulia. Emanaldia 18:30ean hasiko da.
Martxoaren 5etik apirilaren 2ra arte luzatuko den ikastaro honetan euskal jantziak egiten ikasiko da, bereziki gonak eta txalekoak. Guztira, 5 saio izango ditu. Martxoaren 5etik apirilaren 2ra. (Martxoaren 19a jai denez, ikastaroko parte-hartzaileek erabakiko dute egun horretako klasea noiz izango den.) Ostegunetan. Guztira 2 orduko 5 saio. Bereziki ikasiko dira: Gonak eta txalekoak.
Kide ugariko familien elkartea da Hirukide eta elkarteko ordezkari bat etorriko da gaur elkartearen aurkezpena egitera eta azaltzea familia ugariek dituzten eskubideak, abantailak edo zerbitzuak.
Ostegunean, martxoaren 5ean, murala itsatsiko dugu Azokan 18:00etan. Hitzordua Irizar jauregiaren aurrean egingo dugu.
Besaide Mendizale Elkarteak eta AEDk elkarlanean, Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere dokumentalaren emanaldia eskainiko dute martxoaren 5ean, 18:30ean, Kulturateko areto nagusian.
Joaquin eta Alberto hilabete desagertuta lelopean elkarretaratzea, gaur, Elgetako plazan, 19:00etan. Ondoren informazio bilera egongo da.
Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarrak zuzendutako eta Goya Sari bat jaso duen El hoyo filma izango da zine-klubean (sarrera: 4 euro).
Retrato de una mujer en llamas filma (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Céline Sciamma. M8-ko egitarauaren barruan. Sarrera da bost euro.
Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan eskarmentu handiko Deadyard taldearen kontzertua. Sarrera, 5 euro.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.