Besaidek eta AEDk elkarlanean antolatuta, Felipe Uriarte mendigoizaleak zuzendutako dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Euskal Herritik joandako gazte talde batek Nepaleko xerpekin izandako harremana eta elkartruke kulturala jasotzen du Uriarteren lanak. Emanaldiaren ostean, zuzendariarekin solasean ariko gara.
Martxoaren 4ean, eguaztenean, kapazitismoaren arazoa ikusgarri egiteko hitzaldi oso interesgarria ekarri dugu Goienetxe Fundazioaren eskutik: De ser mujer con discapacidad a ejercer de mujer. UNEDeko aretoan izango da 12:00etan.
Angiolillo liburutegiaren 10. urteurrenarekin jarraituz Uberara joko dute hitzaldia eskaintzeko: Uberako leku-izenen esanahixa asmatzen. Hitzaldi parte-hartzailea izango dela iragarri dute antolatzaileek; izan ere, Ubera eta inguruko leku-izenen esanahia asmatzen saiatuko dira guztien artean.
Elgetako emakume taldeak Bideberri mankomunitatearekin elkarlanean antolatuta hitzaldia Iraitz Agirreren eskutik. Izenburua: Feminismoa herri mugimenduetan. Sarrera irekia.
Rebeka Ubera, Eh Bilduko Gasteizko legebiltzarkidea, martxoaren 4an, eguaztenean, 18:30ean izango da Eskoriatzako kultura etxean. Rebeka Uberarekin gaurkotasun politikoaz solasean lelopean, aukera izango dute bertaratzen direnek hainbat gaien bueltan galdetzeko eta konpartitzeko: Pedro Sanchezen inbestidura, nazioarteko egoera, estatus berria, EAEko hauteskundeak, etab.
Sagrario Lopez Losada in memoriam poesia bilduma aurkeztuko dute Kulturateko areto nagusian.
'Bai, mesedez! Egungo Ingurumen Erronkak' hitzaldia gaur. Hizlaria izango da Aitziber Sarobe, Arkamurka Natur Taldeko kidea, bilogoa eta irakaslea. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.