Ingurumen jardunaldien barruan, zuhaitz landaketa egingo da herriko gune batean. 10:00etan elkartuko dira plazan eta elkarrekin joango dira gero aukeratutako tokira
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako tailer hau, martxoaren 1ean izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Argenis Mesa Ruiz gidatuko gaztelaniazko solasaldia. Doakoa izango da. Tailer honek izan nahi du topaleku bat emakume etorkinentzat, emakumeok elkartuta eta elkarrekin ibili gaitezen: seguru, sano, arin eta ahal handiz. Hala, emakumeon artean elikatzen bagara, josiko ditugu laguntza eta ahizpatasun sareak, errazagoa izan dadin gure asmoak eta gure ametsak egia bihurtzea hementxe bertan, orain gure etorkizuna eratzen ari garen honetan. Bizipen tailer bat da, non landuko baititugu gure beldurrak, entzutea eta konfiantza.
Basotxo erretiratuen elkarteko kideek zaindariaren eguna ospatuko dute. 11:30, Salda, elkartean. 13:15, Autobusaren irteera Basotxotik. 13:45, Bazkaria, Etxe Aundi jatetxean, Oñatin. 18:00, Itzulera.
Iker Martinez eta Zaldi herrenak taldearen matinee kontzertua. Sarrera da bost euro.
Arrasate Musikaleko Bandak Inauterietako kontzertua eskainiko du. Aurtengo gaia da Danborrada, eta Arrasateko eta inguruko danborraden doinuak entzungo dira. Bestetik, Txalaparta elkartearen ereserkia estreinatuko dute kontzertuan, bandaren zuzendari den Mikel Markiegik konposatua.
'Operación Panda' animaziozko filma (Errusia, 2019). Zuzendaria: Natalia Nilova. Sarrera da lau euro
Spies in Disguise marrazki bizidunen film (Estatu Batuak, 2019, 101 min.) izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
Las aventuras del Doctor Dolittle filma ikusteko aukera izango da gaur, Amaia Antzokian. Emanaldia 17:00etan hasiko da.
Familian jolasean egitasmoari esker 8 urte arteko neska-mutikoek eta horien familiek domeka arratsaldetan zabalik izango dituzte Okendo ludotekako ateak.
Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak 3-10 urteko neska-mutikoendako emanaldia eskainiko du, Olaranen, 18:00etan.
Harria Herria Sail Ofiziala MF 2019Espainia 2019Zuz: Dimegaz Kultur ElkarteaJatorrizko Bertsioa: EU | Azpidatziak: ESIraupena: 7’ Nebula Film Labur Onena MF 2019Kanada 2019Zuz: Jay TruslerJatorrizko Bertsioa: EN | Azpidatziak: ES/EUIraupena: 13’ Cholitas Epaimahaiaren Saria MF 2019Espainia 2019Jatorrizko Bertsioa: ES | Azpidatziak: EUIraupena: 80’
Pake lekuko 'Ikusi Makusi' antzerki taldearen eskutik. Sarrerak, bost euro (Takilla 18:00tan irekiko da)Lortzen den dirua Guinea Conakry-n eskola bat eraikitzeko proiektura bideratuko da.
'Adú' filma (Espainia, 2019). Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro
Todd Haynes zuzendariaren Dark waters ( Aguas oscuras) filmean (Estatu Batuak, 2019, 126 min.) Mark Ruffalo, Anne Hathaway, Tim Robbins aktore ezagunak dira protagonista eta benetan gertatutako istorio bat dakarte. Sarrera: 4 euro.
Jojo Rabbit filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Komedia filma da eta gaurko emanaldia 19:30ean hasiko da.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.
Iñigo Ramirez de Okariz historialariak Antzuolako hezkuntzaren historia jasotzen duen liburua aurkeztuko du, hilaren 27an, eguenean, Olaranen 18:30ean. Mendez mende euskal hezkuntzak eta Antzuolakoak izandako testuinguruak landu ditu.