Larunbata, otsailak 29

09:00

Outlet azoka

Oñatiko kaleak, Oñati | Azoka

Txanda dendari elkartearen 'Azken txanpa' outlet azoka. Denda bakoitzaren kanpoaldean egongo dira produktuak, denda ordutan, goizez.

Outlet azoka Oñatiko kaleak

Txanda dendari elkartearen 'Azken txanpa' outlet azoka. Denda bakoitzaren kanpoaldean egongo dira produktuak, denda ordutan, goizez.

09:00

Gipuzkoako Topaketa Sozialistak

Bergara, Bergara | Topaketa

Gipuzkoako Topaketa Sozialisten egun nagusia. Egitaraua: 09:00, Gosaria. 10:00, Etorkizunari heltzeko moduaz, Zabalotegi frontoian. 14:00, Bazkaria. 16:00, Ekoizpen artistiko sozialista, UNEDen. 16:00, Langile kontrolpeko espazioak, Kartzela zaharrean. 16:00, Kultura militanteaz hausnartzen, Zabalotegi aretoan. 19:30, Manifestazioa: Gazte langileok Euskal Estatu Sozialista. 21:00, Afaria. 22:00, Kontzertuak Kartzela zaharrean: Habemus Papam, Criminal Remains eta DJak.

Gipuzkoako Topaketa Sozialistak Bergara

Gipuzkoako Topaketa Sozialisten egun nagusia. Egitaraua:

  • 09:00, Gosaria.
  • 10:00, Etorkizunari heltzeko moduaz, Zabalotegi frontoian.
  • 14:00, Bazkaria.
  • 16:00, Ekoizpen artistiko sozialista, UNEDen.
  • 16:00, Langile kontrolpeko espazioak, Kartzela zaharrean.
  • 16:00, Kultura militanteaz hausnartzen, Zabalotegi aretoan.
  • 19:30, Manifestazioa: Gazte langileok Euskal Estatu Sozialista.
  • 21:00, Afaria.
  • 22:00, Kontzertuak Kartzela zaharrean: Habemus Papam, Criminal Remains eta DJak.

09:30

Budaren irakaspenen inguruko mintegi eta eztabaida

Elkar Hezi , Oñati | Ikastaroak

Tradizio espiritualetako testu fundatzaileen berrirakurketa, Agora elkarteak, Ereiten fundazioak eta Gune elkarteak antolatuta. Gaur: Budaren irakaspenen inguruko mintegi eta eztabaida. Hizlari-dinamizatzailea, Joxe Arregi. (Aurrez izena eman behar da)

Budaren irakaspenen inguruko mintegi eta eztabaida Elkar Hezi

Tradizio espiritualetako testu fundatzaileen berrirakurketa, Agora elkarteak, Ereiten fundazioak eta Gune elkarteak antolatuta. Gaur: Budaren irakaspenen inguruko mintegi eta eztabaida. Hizlari-dinamizatzailea, Joxe Arregi. (Aurrez izena eman behar da)

10:00

'Atopia' liburu aurkezpena

Kartzela Zaharra, Bergara | Hitzaldiak

Atopia RPG rol jokoaren berri ematera etorriko dira Kartzela Zaharrera. 10:00, Partida laburra ikusleentzat irekia. 12:00, Atopia liburu aurkezpena eta solasaldia.

'Atopia' liburu aurkezpena Kartzela Zaharra

Atopia RPG rol jokoaren berri ematera etorriko dira Kartzela Zaharrera.

  • 10:00, Partida laburra ikusleentzat irekia.
  • 12:00, Atopia liburu aurkezpena eta solasaldia.

10:00

Helduentzako antzerki taldea

Eltzia, Oñati | Antzerkia

Helduentzako antzerki taldea sortuko da Irazan Gunean. Saioak bi bloketan bananduko dira, bi ordukoak, eta tartean 30 minutuko atsedenaldia egingo da. Lehen zatian inprobisazio jokoak egingo dira eta bigarrenean, argiak itzalita dantzan arituko dira.

Helduentzako antzerki taldea Eltzia

Helduentzako antzerki taldea sortuko da Irazan Gunean. Saioak bi bloketan bananduko dira, bi ordukoak, eta tartean 30 minutuko atsedenaldia egingo da. Lehen zatian inprobisazio jokoak egingo dira eta bigarrenean, argiak itzalita dantzan arituko dira.

10:00

Eztabaida feministak: amatasuna

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako tailer hau, otsailaren 29an izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Ainara Gorostizu Muxikak gidatuko euskarazko solasaldia. Doakoa izango da. Feminismoak bi lan handi ditu amatasunari begira: bata, amatasuna instituzio bezala zalantzan jartzea; eta bestea, amatasuna, praktika eta esperientzia bezala, bizigarriago egiten laguntzea. Amatasuna politizatzen dugun bitartean, estrategia batzuk (estrategia feministak) eraiki behar ditugu amatasuna modu osasuntsuagoan eta bizigarriagoan bizitzeko. Ariketa honetan hasteko, saio honetan hausnartuko dugu zer den amatasun sanoa eta bizigarria, eta zer ez den (patriarkatuak zer eskatzen duen, amatasun hegemonikoak zer bultzatzen duen, amatasun eredu neoliberalak zer bultzatzen duen...), eta ondoren, estrategiak identifikatu eta partekatuko ditugu.

Eztabaida feministak: amatasuna Arrasateko Emakume Txokoa

12:30

Herrixa kantuan

Foruen plaza, Oñati | Musika

Jose de Azpiazu musika eskolak antolatutako kantu jira. Oñati abesbatzako kideek parte hartuko dute, herritarren batera. Foruen enparantzatik abiatuta herri guneko kaleetan barrena

Herrixa kantuan Foruen plaza

Jose de Azpiazu musika eskolak antolatutako kantu jira. Oñati abesbatzako kideek parte hartuko dute, herritarren batera. Foruen enparantzatik abiatuta herri guneko kaleetan barrena

15:00

Boulder txapelketa herrikoia

Labegaraieta, Bergara | Kirola

Bergarako mendi astearen baitan boulder txapelketa egingo dute, Labegaraieta kiroldegian, 15:00etan hasita.

Boulder txapelketa herrikoia Labegaraieta

Bergarako mendi astearen baitan boulder txapelketa egingo dute, Labegaraieta kiroldegian, 15:00etan hasita.

16:00

Elkarte gastronomikoen arteko mus txapelketa

Egokiena elkartean, Eskoriatza | Topaketa

Zapatu honetan, Eskoriatzako elkarte gastronomikoen arteko mus txapelketa jokatuko da. Guztira, bost elkartetako ordezkariak batuko dira –Egokiena, Elizoste, Dorleta, Apotzagako Auzo-Etxe eta Errementei Batzokia–, 16:00etan, Egokienan, eta lehia handia egongo dela adierazi dute antolatzaileek. 

Elkarte gastronomikoen arteko mus txapelketa Egokiena elkartean

Zapatu honetan, Eskoriatzako elkarte gastronomikoen arteko mus txapelketa jokatuko da. Guztira, bost elkartetako ordezkariak batuko dira –Egokiena, Elizoste, Dorleta, Apotzagako Auzo-Etxe eta Errementei Batzokia–, 16:00etan, Egokienan, eta lehia handia egongo dela adierazi dute antolatzaileek. 

17:00

'Operación Panda' filma, gaztetxoendako

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Operación Panda' animaziozko filma (Errusia, 2019). Zuzendaria: Natalia Nilova. Sarrera da lau euro.

'Operación Panda' filma, gaztetxoendako Zinema aretoa

'Operación Panda' animaziozko filma (Errusia, 2019). Zuzendaria: Natalia Nilova. Sarrera da lau euro.

17:00

'Espias con disfraz' umeendako

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Zinema

Spies in Disguise marrazki bizidunen film (Estatu Batuak, 2019, 101 min.) izango dute umeek. Sarrera: 2 euro.

'Espias con disfraz' umeendako Arkupe kultura etxea

Spies in Disguise marrazki bizidunen film (Estatu Batuak, 2019, 101 min.) izango dute umeek. Sarrera: 2 euro.

17:00

'Kaskarot' haur antzerkia

Amaia antzokia, Arrasate | Antzerkia

ATX teatroaren Kaskarot haur antzerkia izango da ikusgai Amaia Antzokian, 17:00etan hasita. Sarrera bost euro izango dira.

'Kaskarot' haur antzerkia Amaia antzokia

ATX teatroaren Kaskarot haur antzerkia izango da ikusgai Amaia Antzokian, 17:00etan hasita. Sarrera bost euro izango dira.

18:00

Mahai-futbol txapelketa, gaztekuan

Elgetako gaztelekuan, Elgeta | Bestelakoak

Gaztelekuak antolatuta mahai-futbol txapelketa, otsailaren 29a, 18:00etan. Interesatuek aurrez eman behar dute izena, ludotekan. Azken eguna: otsailak 26.

Mahai-futbol txapelketa, gaztekuan Elgetako gaztelekuan

Gaztelekuak antolatuta mahai-futbol txapelketa, otsailaren 29a, 18:00etan. Interesatuek aurrez eman behar dute izena, ludotekan. Azken eguna: otsailak 26.

18:00

'Ikimilikiliklik' haurrentzako antzezlana

Seminarixoa, Bergara | Antzerkia

Marie de Jongh-en umeendako azken antzezlana, luzaroan beste ipuin askoren erruz sorginekiko izan ditugun aurreiritziak uxatuko dituena. Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren guztien gainetik beldur izugarria eragiten zizkiotenak: norbait babesgabe ikusteak eta mendi tontorreko etxola zaharkituan bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Poliki-poliki Ekhi beldur ugari gainditzen joan zen, bere armiarma salbatuz, eta gaur da eguna bera ere sorgina dela. Haurrentzako antzezlana 18:00etan hasiko da, Seminarixoan eta sarrera lau euro izango dira.

'Ikimilikiliklik' haurrentzako antzezlana Seminarixoa

18:30

Fun dantz! kaleko dantzen lehiaketa

Ibarra kiroldegia, Aretxabaleta | Dantza

Fun dantz! dantza urbanoen lehiaketa jokatuko da Ibarra kiroldegian. Sarrerak, aurretik (Arkupen), 3 eurotan, eta egunean bertan (kiroldegian), 5 eurotan. Egitaraua: 18:00, Ate irekiera. 18:30, Epaileen ikuskizuna. 18:40, Gazteen kategoriako koreografiak. 19:15, Kategoria absolutuaren koreografiak. 20:00, bukaera.

Fun dantz! kaleko dantzen lehiaketa Ibarra kiroldegia

Fun dantz! dantza urbanoen lehiaketa jokatuko da Ibarra kiroldegian. Sarrerak, aurretik (Arkupen), 3 eurotan, eta egunean bertan (kiroldegian), 5 eurotan.

Egitaraua:

  • 18:00, Ate irekiera.
  • 18:30, Epaileen ikuskizuna.
  • 18:40, Gazteen kategoriako koreografiak.
  • 19:15, Kategoria absolutuaren koreografiak.
  • 20:00, bukaera.

19:00

Kontzertua: Shane Curley & Azkaiter Pelox

San Juan auzoa, Bergara | Musika

Shane Curley & Azkaiter Pelox musikariek kontzertua eskainiko dute San Juan auzoko ermitan St. Patrick's Irish Gigs 2020 leloarekin.

Kontzertua: Shane Curley & Azkaiter Pelox San Juan auzoa

Shane Curley & Azkaiter Pelox musikariek kontzertua eskainiko dute San Juan auzoko ermitan St. Patrick's Irish Gigs 2020 leloarekin.

19:00

'Dizdaitte' bertsolari sariketako finala

Antixena gaztetxea, Oñati | Bertsolaritza

'Dizdaitte' bertsolari gazteen sariketako finala. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Maider Arregi, Ane Zuazubiskar, Urko Arregi, Oihana Arana, Eli Pagola, Txaber Altube eta Joanes Illarregi. Txinparta Bertso Eskoliak antolatutako txapelketa da. Elkarteko kideek egingo dute gai-jartzaile lana

'Dizdaitte' bertsolari sariketako finala Antixena gaztetxea

'Dizdaitte' bertsolari gazteen sariketako finala. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Maider Arregi, Ane Zuazubiskar, Urko Arregi, Oihana Arana, Eli Pagola, Txaber Altube eta Joanes Illarregi. Txinparta Bertso Eskoliak antolatutako txapelketa da. Elkarteko kideek egingo dute gai-jartzaile lana

19:00

Shane Curleyren eta Azkaiter Pelox taldearen kontzertua

San Juan auzoko ermitan., Bergara | Musika

Shane Curleyren eta Azkaiter Pelox taldearen eskutik, San Juan auzoko ermitan kontzertua izango da bihar, hilak 29, 19:00etan. Irlandako folk doinu onenekin, Irish Gigs 2020 bira ekingo dute San Juanen eta beste hainbat kontzertu egingo dituzte.

Shane Curleyren eta Azkaiter Pelox taldearen kontzertua San Juan auzoko ermitan.

Shane Curleyren eta Azkaiter Pelox taldearen eskutik, San Juan auzoko ermitan kontzertua izango da bihar, hilak 29, 19:00etan. Irlandako folk doinu onenekin, Irish Gigs 2020 bira ekingo dute San Juanen eta beste hainbat kontzertu egingo dituzte.

19:30

'Aguas oscuras' filma

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Zinema

Todd Haynes zuzendariaren Dark waters ( Aguas oscuras) filmean (Estatu Batuak, 2019, 126 min.) Mark Ruffalo, Anne Hathaway, Tim Robbins aktore ezagunak dira protagonista eta benetan gertatutako istorio bat dakarte. Sarrera: 4 euro.

'Aguas oscuras' filma Arkupe kultura etxea

Todd Haynes zuzendariaren Dark waters ( Aguas oscuras) filmean (Estatu Batuak, 2019, 126 min.) Mark Ruffalo, Anne Hathaway, Tim Robbins aktore ezagunak dira protagonista eta benetan gertatutako istorio bat dakarte. Sarrera: 4 euro.

22:30

'Adú' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Adú' filma (Espainia, 2019). Sarrera da bost euro

'Adú' filma Zinema aretoa

'Adú' filma (Espainia, 2019). Sarrera da bost euro

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa Arkupe kultura etxea

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

12:00
20:30

Iskander Barrenaren argazki erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Iskander Barrenaren argazki erakusketa Aroztegi aretoa

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

18:00
20:00

Ingurumen jardunaldietako erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.

Ingurumen jardunaldietako erakusketa Oñatiko kultura etxea

'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.

10:00
19:00

Erakusketa: 'Bakardadeari begira'

Ibarraundi museoan, Eskoriatza | Erakusketak

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.

Erakusketa: 'Bakardadeari begira' Ibarraundi museoan

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan.

Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da:

Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz.

Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da.

Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.

Otsailak 28-29 kartelera

Bergarako Udal Pilotalekua, Bergara

Asteburu honetan Bergarako udal pilotalekuan izango ditugun partiduak hauek dira.

Otsailak 28-29 kartelera Bergarako Udal Pilotalekua Asteburu honetan Bergarako udal pilotalekuan izango ditugun partiduak hauek dira.

10:00
20:00

Azken aukeren azoka

Komertzioen aurrekaldea, Bergara | Azoka

Beldekarrek, Bergarako udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Neguko Aukeren azoka antolatu du. Neguko beherapenak bukatzeko azken errematea izango da eta eskaintza bereziak prestatu dituzte.

Azken aukeren azoka Komertzioen aurrekaldea

Beldekarrek, Bergarako udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Neguko Aukeren azoka antolatu du. Neguko beherapenak bukatzeko azken errematea izango da eta eskaintza bereziak prestatu dituzte.

18:30
20:30

'Hezkuntza Antzuolan', erakusketa

Olaran etxea, Antzuola | Erakusketak

Iñigo Ramirez de Okariz historialariak Antzuolako hezkuntzaren historia jasotzen duen liburua aurkeztuko du, hilaren 27an, eguenean, Olaranen 18:30ean. Mendez mende euskal hezkuntzak eta Antzuolakoak izandako testuinguruak landu ditu.

'Hezkuntza Antzuolan', erakusketa Olaran etxea

Iñigo Ramirez de Okariz historialariak Antzuolako hezkuntzaren historia jasotzen duen liburua aurkeztuko du, hilaren 27an, eguenean, Olaranen 18:30ean. Mendez mende euskal hezkuntzak eta Antzuolakoak izandako testuinguruak landu ditu.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»