Lemoizko zentral nuklearra eta inguruko geodibertsitatea ezagutzeko egingo duten irteera. Informazioa eta izen-ematea: natureskola@yahoo.es. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan.
Aurtengoa Aratusteetarako egitaraua prest dago. Bazkarirako txartela erosteko aukera gaurtik otsailaren 14ra arte dago. Jarraian egitaraua:
Oñatiko inauteriak konpartsa herrikoia Olaitturritik abiatuko da goizean (11:30) eta Olakua auzotik arratsaldean (17:30). Amaierako ekitaldia plazan izango da, 20:00etan.
Gaurko egitaraua: 12:00 Pregoia Biteri plazan. Ondoren, desfilea Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta. 13:00 Sari banaketa Herriko plazan. 18:00 Kaleetan zehar animazioa Arrasate Musikaleko txarangarekin. 19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, Iratzar taldearekin dantzaldia.
12:00etan: Umeentzako jolasak, herriko plazan. 14:30ean: Herri bazkaria (Soranen) 17:00etan: DJ Humbertorekin jaialdia *Oharra: Bazkarirako txartelak, Labidean egongo dira salgai otsailaren 21a arte. Prezioak: Helduek 20 euro eta haurrek 10 euro.
13:00 Mozorro desfilea, Luis Ezeiza14:30 Inauterietako herri bazkaria, Kiroldegia16:00 Takkito taldea, Kiroldegia17:00 Zezentxoak eta poneyak, Luis Ezeizako patioa18:30 Mozorro lehiaketako sari banaketa, Plaza18:45 Dantzaldia DJ Motorekin, Plaza23:00 Dantzaldia DJ Motorekin, Plaza
Egun osoko egitaraua osatu da: 13:00 Animazioa Gesaltza fanfarrearekin, Bergarako kaleetan. 14:30 Mozorro bazkaria Aranzadiko gimnasioan Gesaltza fanfarrearen animazioarekin. 18:00 Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Bergarako Udal pilotalekuan. 20:00etik aurrera Erromeria Laiotz taldearekin, San Martin plazan.
Aurten ez da bazkalaurreko kalejirarik izango, trikitilari taldea ezin izan dute-eta osatu. Bazkaria bai, bazkaria egonkortu da eta egingo dute hirugarren urtez jarraian. Mozorro desfilea eta lehiaketa egingo dituzte gero, eta txokolate jana eta disko-festa.
'Volando juntos' filma, gaztetxoendako (Frantzia, 2019) Zuzendaria: Nicolas Vanier. Sarrera da lau euro
Volando juntos filma ikusteko aukera izango da gaur, Amaia Antzokian. Emanaldia 17:00etan hasiko da.
Katxiporreta-ren azken ikuskizuna. Lurra sortu zen unetik jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliek ere hala egiten dute. Eta gu ere dantzatzen gara pozak eta tristurak azaltzeko barruak agintzen digunean. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara. "Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!". Ikuskizuna 18:00etan hasiko da, udal pilotalekuan eta sarrera sei izango dira.
Hasta que la boda nos separe filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Komedia filma da eta gaurko emanaldia 19:30ean hasiko da.
'El escándalo' filma 'Bombshell' (AEB, 2019) Zuzendaria: Jay Roach. Sarrera da bost euro
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Euerdion! Aste honetan bi jaialdi izango ditugu.Lehenengoa ostiralean Elgetan, Bergarako udal pilotalekua okupatuta baitago.Bigarrena berriz, igande goizean Bergarako udal pilotalekuan.Animatu eta hurbildu!!