Asteazkena, otsailak 12

15:00

Torradak eta pellak egiteko ikastarorako izen-ematea

Kultura zerbitzua, Bergara | Izenematea

Torradak eta pellak egiteko bi orduko ikastaroa egingo dute otsailaren 19an, San Antonioko Gure Ametsa elkartean. Irakaslea Gorka Lobato izango da. Izena emateko, beranduen otsailaren 12an, Bergarako kultura zerbitzuan, 943 77 91 59 telefono-zenbakira deituta. Debalde da ikastaroa. Plaza-kopurua: 15. Lehentasuna bergararrek izango dute. Beharrik izanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

Torradak eta pellak egiteko ikastarorako izen-ematea Kultura zerbitzua

Torradak eta pellak egiteko bi orduko ikastaroa egingo dute otsailaren 19an, San Antonioko Gure Ametsa elkartean. Irakaslea Gorka Lobato izango da.

Izena emateko, beranduen otsailaren 12an, Bergarako kultura zerbitzuan, 943 77 91 59 telefono-zenbakira deituta. Debalde da ikastaroa. Plaza-kopurua: 15. Lehentasuna bergararrek izango dute. Beharrik izanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

18:30

Izarkom ezagutzeko hitzaldia

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Hitzaldiak

Euskal Herrian telekomunikazio operadore kooperatibo eraldatzailea lantzen ari diren elkartea ezagutzeko aukera egongo da hitzaldi honetan. EHUN, Otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna antolatzeko jaio den mugimendu herritarra da eta horren harira antolatu da hitzaldi hau.

Izarkom ezagutzeko hitzaldia Oñatiko kultura etxea

Euskal Herrian telekomunikazio operadore kooperatibo eraldatzailea lantzen ari diren elkartea ezagutzeko aukera egongo da hitzaldi honetan. EHUN, Otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna antolatzeko jaio den mugimendu herritarra da eta horren harira antolatu da hitzaldi hau.

19:00

Zientzia zikloa: 'Mikrobioak gure bizitzan: bakterioak, birusak, txertoak eta antibiotikoak'

Zaldibar antzokian, Eskoriatza | Hitzaldiak

Mikrobioak gure bizitzan: bakterioak, birusak, txertoak eta antibiotikoak izeneko hitzaldia, Ignacio Lopez-Goñik eskainiko du Zientziaren Zikloaren barruan. Hizlaria maila goreneko pertsona eta komunikatzaile aparta da, Ignacio Lopez Goñi, kontatzeko asko duena; eta ziur gaude plazer handia izango dela berari entzutea, izan ere, Espainiako zientzia-dibulgatzaile onenaren Aebio saria jaso zuen 2017an. Eguna: otsailak 12, asteazkena. Ordua: 19:00 Lekua: Zaldibar antzokia. Hizkuntza: gaztelera. Sarrera doan, aforoa bete arte.

Zientzia zikloa: 'Mikrobioak gure bizitzan: bakterioak, birusak, txertoak eta antibiotikoak' Zaldibar antzokian

Mikrobioak gure bizitzan: bakterioak, birusak, txertoak eta antibiotikoak izeneko hitzaldia, Ignacio Lopez-Goñik eskainiko du Zientziaren Zikloaren barruan.

Hizlaria maila goreneko pertsona eta komunikatzaile aparta da, Ignacio Lopez Goñi, kontatzeko asko duena; eta ziur gaude plazer handia izango dela berari entzutea, izan ere, Espainiako zientzia-dibulgatzaile onenaren Aebio saria jaso zuen 2017an.

  • Eguna: otsailak 12, asteazkena.
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaldibar antzokia.
  • Hizkuntza: gaztelera.
  • Sarrera doan, aforoa bete arte.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

Herriak

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  

Urte osoko agenda ikusi »»