Asteartea, otsailak 11

16:30

Paziente bizia: 'Nire osasuna zaintzen era aktiboan'

Olaran etxea, Antzuola | Ikastaroak

Debagoieneko ESIk, Osasun Eskola ekimenaren barruan, ikastaroa antolatu du osasunak duen garrantziaz jabetzeko; bereziki bideratu diete gaixotasun kronikoak dituztenei. Nire osasuna zaintzen era aktiboan izeneko ikastaroaren lehen saioa otsailaren 11n izango da. Izena aurrez eman behar da Debagoieneko osasun etxeetara deituta.

Paziente bizia: 'Nire osasuna zaintzen era aktiboan' Olaran etxea

Debagoieneko ESIk, Osasun Eskola ekimenaren barruan, ikastaroa antolatu du osasunak duen garrantziaz jabetzeko; bereziki bideratu diete gaixotasun kronikoak dituztenei. Nire osasuna zaintzen era aktiboan izeneko ikastaroaren lehen saioa otsailaren 11n izango da. Izena aurrez eman behar da Debagoieneko osasun etxeetara deituta.

17:00

Ate irekiak Landatxope elkartean

Landatxope elkartea, Antzuola | Irteera

Bihar, martitzena, Antzuolako Landatxope elkartea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, 17:00etatik aurrera. Izan ere, ate irekiak egingo dituzte elkartean eta bereziki erretiratu eta pentsiodunei zuzendutako hitzordua izango da. Bihar, elkartearen instalazioak erakutsi eta urtean zehar egiten diren ekintzen argazkiak ikusteko aukera egongo da.

Ate irekiak Landatxope elkartean Landatxope elkartea

Bihar, martitzena, Antzuolako Landatxope elkartea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, 17:00etatik aurrera. Izan ere, ate irekiak egingo dituzte elkartean eta bereziki erretiratu eta pentsiodunei zuzendutako hitzordua izango da. Bihar, elkartearen instalazioak erakutsi eta urtean zehar egiten diren ekintzen argazkiak ikusteko aukera egongo da.

18:00

Irantzu Varela: "Maitasun erromantikoaren eromen kontsumista"

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Hitzaldiak

Irantzu Varela feminista eta kazetari ezagunak gaur egungo sistema ekonomikoarekin sortutako harreman intimoenek duten zerikusiari buruz hausnartuko du: nork ateratzen du etekina otsailaren 14ko "maitasun erakustaldi" guztiekin? Jostailu erotiko bat eros daiteke, eta, aldi berean, ekonomia solidarioaren alde egin? Zer maitasun eredu saltzen dute Coca Cola eta beste marka handien iragarkiek?

Irantzu Varela: "Maitasun erromantikoaren eromen kontsumista" Arkupe kultura etxea

Irantzu Varela feminista eta kazetari ezagunak gaur egungo sistema ekonomikoarekin sortutako harreman intimoenek duten zerikusiari buruz hausnartuko du: nork ateratzen du etekina otsailaren 14ko "maitasun erakustaldi" guztiekin? Jostailu erotiko bat eros daiteke, eta, aldi berean, ekonomia solidarioaren alde egin? Zer maitasun eredu saltzen dute Coca Cola eta beste marka handien iragarkiek?

19:00

'1620 Nafarroa beheregaina' komikiaren aurkezpena Urmenetarekin

Zine aretoa, Oñati | Hitzaldiak

Asisko Urmenetak 1620 Nafarroa beheregaina komikia aurkeztuko du. Nafar Erresumaren azken hatsak jaso ditu hor eta hori aitzaki hartuta, Pirinioz gaindiko Nafarroaren bilakaera kontatuko du. Nabarralde Fundazioak eta Oñatiko Udalak antolatutako Gutaz; izaera, gogoa, ekina hitzaldi sortaren barruko saioa.

'1620 Nafarroa beheregaina' komikiaren aurkezpena Urmenetarekin Zine aretoa

Asisko Urmenetak 1620 Nafarroa beheregaina komikia aurkeztuko du. Nafar Erresumaren azken hatsak jaso ditu hor eta hori aitzaki hartuta, Pirinioz gaindiko Nafarroaren bilakaera kontatuko du.

Nabarralde Fundazioak eta Oñatiko Udalak antolatutako Gutaz; izaera, gogoa, ekina hitzaldi sortaren barruko saioa.

19:30

XI. Soraluce 4 terdi txapelketaren 2. jardunaldia

Bergarako Udal Pilotalekua, Bergara | Kirola

XI. Soraluce 4 terdi txapelketaren 2. jardunaldia Bergarako Udal Pilotalekua

20:00

Aratusteetako entseguna

Eltzia, Oñati | Dantza

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko

Aratusteetako entseguna Eltzia

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko

20:30

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala

Amaia antzokia, Arrasate | Ikus-entzunezkoak

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala Amaia antzokia

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

17:30
20:30

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa Kulturate

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa Arkupe kultura etxea

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

09:00
11:00

Ikastaroa Kzgunean

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

Ikastaroa Kzgunean Elgetako KZgunea

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

12:00
20:30

Iskander Barrenaren argazki erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Iskander Barrenaren argazki erakusketa Aroztegi aretoa

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»