Osteguna, otsailak 6

10:00

Sasoibideren irteera

Arrasateko Biteri plaza, Arrasate | Irteera

Sasoibideren irteera honetan, Angiozarrera egingo dute irteera. Beti bezala, hitzordua 10:00etan da, Biterin.

Sasoibideren irteera Arrasateko Biteri plaza

Sasoibideren irteera honetan, Angiozarrera egingo dute irteera. Beti bezala, hitzordua 10:00etan da, Biterin.

11:00

Koben Eguna

Oñatiko turismo bulegoa, Oñati | Ospakizunak

Arrikrutzeko Kobetan ospatuko dute gaur Koben Eguna eta hauxe da prestatu duten egitaraua: 11:00etan, harrera eta kafea Oñatiko Turismo Bulegoan 11:30-14:00 bitartean, jardunaldien hasiera. Etorriko dira: Manuel Duran, ACTEko presidentea,  Izaro Elortza, Oñatiko alkatea eta  Xabier Igartua, Oñatiko Udaleko Sozioekonomia-Turismo  zinegotzia (Oñati-Arrikrutz kobak martxan jartzearen helburua, Oñatiko Udala; Arrikrutzeko kobak kalitatearen konpromisoa. Hitz egingo du: Edurne Urteagak, Oinatur Kooperatibako kideak eta Debagoiena Mankomunitateak; Koben esperientziak elkartrukatzeko gunea) 13:30ean, Bertako pintxo eta edariak 14:30ean, Arrikrutzeko kobara bisita. Bi proposamen: 53. galeriara bisita eta espeleologo izateko esperientzia 18:30ean,  Aritza Villaluengaren hitzaldia kultura etxean: 'Arrikrutzeko lehoia eta Oñatiko ondaren paleontologikoa. Haren garrantzia, eginiko ikerketak eta difusioa' '

Koben Eguna Oñatiko turismo bulegoa

Arrikrutzeko Kobetan ospatuko dute gaur Koben Eguna eta hauxe da prestatu duten egitaraua:

  • 11:00etan, harrera eta kafea Oñatiko Turismo Bulegoan
  • 11:30-14:00 bitartean, jardunaldien hasiera. Etorriko dira: Manuel Duran, ACTEko presidentea,  Izaro Elortza, Oñatiko alkatea eta  Xabier Igartua, Oñatiko Udaleko Sozioekonomia-Turismo  zinegotzia (Oñati-Arrikrutz kobak martxan jartzearen helburua, Oñatiko Udala; Arrikrutzeko kobak kalitatearen konpromisoa. Hitz egingo du: Edurne Urteagak, Oinatur Kooperatibako kideak eta Debagoiena Mankomunitateak; Koben esperientziak elkartrukatzeko gunea)
  • 13:30ean, Bertako pintxo eta edariak
  • 14:30ean, Arrikrutzeko kobara bisita. Bi proposamen: 53. galeriara bisita eta espeleologo izateko esperientzia
  • 18:30ean,  Aritza Villaluengaren hitzaldia kultura etxean: 'Arrikrutzeko lehoia eta Oñatiko ondaren paleontologikoa. Haren garrantzia, eginiko ikerketak eta difusioa'

'

17:00

Bingo saioa

Pake Leku, Oñati | Bestelakoak

Bingo saioa erretiratuendako Pake Leku elkartean

Bingo saioa Pake Leku

Bingo saioa erretiratuendako Pake Leku elkartean

17:30

Autoestima feminista lantzeko tailerra

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 6an hasiko da. Guztira 3saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 17:30etik 20:30era bitartean. Tailer honetan feminismoan trebatuko gara, eta saiatuko gara jarrera feminista zer den definitzen. Aldi berean, ikasiko dugu gure gorputzak entzuten eta beraien beharren arabera aktibatzen. Burua eta arrazoia bezainbeste landu nahi ditugu gorputza eta emozioak. Saio hauetan aukera izango dugu proposamenak egin, entzun eta aktibatzeko, gure barneko eta kanpoko eraldaketan eragiteko.

Autoestima feminista lantzeko tailerra Arrasateko Emakume Txokoa

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 6an hasiko da. Guztira 3saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 17:30etik 20:30era bitartean. Tailer honetan feminismoan trebatuko gara, eta saiatuko gara jarrera feminista zer den definitzen. Aldi berean, ikasiko dugu gure gorputzak entzuten eta beraien beharren arabera aktibatzen. Burua eta arrazoia bezainbeste landu nahi ditugu gorputza eta emozioak. Saio hauetan aukera izango dugu proposamenak egin, entzun eta aktibatzeko, gure barneko eta kanpoko eraldaketan eragiteko.

18:30

Aritza Villaluengaren hitzaldia

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Hitzaldiak

'Arrikrutzeko lehoia eta Oñatiko ondaren paleontologikoa. Haren garrantzia, eginiko ikerketak eta difusioa' izeneko hitzaldia egingo du Aritza Villaluengak.  Irakasle ikertzailea da Villaluenga, Euskal Herriko Unibertsitateko(UPV-EHU) Aurrehistoriako Taldeko partaide

Aritza Villaluengaren hitzaldia Oñatiko kultura etxea

'Arrikrutzeko lehoia eta Oñatiko ondaren paleontologikoa. Haren garrantzia, eginiko ikerketak eta difusioa' izeneko hitzaldia egingo du Aritza Villaluengak.  Irakasle ikertzailea da Villaluenga, Euskal Herriko Unibertsitateko(UPV-EHU) Aurrehistoriako Taldeko partaide

20:00

'Una gran mujer' filma, zineklubean

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Una gran mujer' filma, zineklubean (Errusia, 2019). Zuzendaria: Kantemir Balagov. Sarrera da bost euro

'Una gran mujer' filma, zineklubean Zinema aretoa

'Una gran mujer' filma, zineklubean (Errusia, 2019). Zuzendaria: Kantemir Balagov. Sarrera da bost euro

22:00

Kooltur: Mocker's taldea

Gaztetxea, Arrasate | Musika

Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan Durangoko Mocker's taldearen kontzertua izango da. Hard rocka eta rock alternatiboa, progresiboa eta ukitu psikodelikoa nahasten dituen Oreka ahula diskoko kantuak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Sarrera: 5 euro.

Kooltur: Mocker's taldea Gaztetxea

Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan Durangoko Mocker's taldearen kontzertua izango da. Hard rocka eta rock alternatiboa, progresiboa eta ukitu psikodelikoa nahasten dituen Oreka ahula diskoko kantuak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Sarrera: 5 euro.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

17:30
20:30

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa Kulturate

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa Arkupe kultura etxea

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»