Sasoibideren irteera honetan, Angiozarrera egingo dute irteera. Beti bezala, hitzordua 10:00etan da, Biterin.
Arrikrutzeko Kobetan ospatuko dute gaur Koben Eguna eta hauxe da prestatu duten egitaraua: 11:00etan, harrera eta kafea Oñatiko Turismo Bulegoan 11:30-14:00 bitartean, jardunaldien hasiera. Etorriko dira: Manuel Duran, ACTEko presidentea, Izaro Elortza, Oñatiko alkatea eta Xabier Igartua, Oñatiko Udaleko Sozioekonomia-Turismo zinegotzia (Oñati-Arrikrutz kobak martxan jartzearen helburua, Oñatiko Udala; Arrikrutzeko kobak kalitatearen konpromisoa. Hitz egingo du: Edurne Urteagak, Oinatur Kooperatibako kideak eta Debagoiena Mankomunitateak; Koben esperientziak elkartrukatzeko gunea) 13:30ean, Bertako pintxo eta edariak 14:30ean, Arrikrutzeko kobara bisita. Bi proposamen: 53. galeriara bisita eta espeleologo izateko esperientzia 18:30ean, Aritza Villaluengaren hitzaldia kultura etxean: 'Arrikrutzeko lehoia eta Oñatiko ondaren paleontologikoa. Haren garrantzia, eginiko ikerketak eta difusioa' '
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 6an hasiko da. Guztira 3saio izango ditu ikastaroak, ostegunetan izango direnak, 17:30etik 20:30era bitartean. Tailer honetan feminismoan trebatuko gara, eta saiatuko gara jarrera feminista zer den definitzen. Aldi berean, ikasiko dugu gure gorputzak entzuten eta beraien beharren arabera aktibatzen. Burua eta arrazoia bezainbeste landu nahi ditugu gorputza eta emozioak. Saio hauetan aukera izango dugu proposamenak egin, entzun eta aktibatzeko, gure barneko eta kanpoko eraldaketan eragiteko.
'Arrikrutzeko lehoia eta Oñatiko ondaren paleontologikoa. Haren garrantzia, eginiko ikerketak eta difusioa' izeneko hitzaldia egingo du Aritza Villaluengak. Irakasle ikertzailea da Villaluenga, Euskal Herriko Unibertsitateko(UPV-EHU) Aurrehistoriako Taldeko partaide
'Una gran mujer' filma, zineklubean (Errusia, 2019). Zuzendaria: Kantemir Balagov. Sarrera da bost euro
Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan Durangoko Mocker's taldearen kontzertua izango da. Hard rocka eta rock alternatiboa, progresiboa eta ukitu psikodelikoa nahasten dituen Oreka ahula diskoko kantuak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Sarrera: 5 euro.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.
Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).